www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

  hurrengoa

Opalmena

 

                        Txorierri maiteari ta

                        Arrain-erri maite biri

 

        Oi, neure Txorierri maitea ta neure Arrain-erri maiteok! Nori opaldu neio neure bigarren barre-ipuindun liburu au zuei baño zer geiagogaz?

        Ortxe zeure altzoan, Txorierri maitea, egin dodaz... barre egiten dodala konturaturik egin dodazan neure lenengo barreak.

        Badaukot barreka jaio nintzalakoa... eguna eguno lenengoz Laredo izeneko Arrain-erri politean ikusi nebanean, ta barreka jaiotetik jatordala uste dot onako barre egiteko daukodan berezko erreztasun zorioneko au.

        Baña, Jainkoaren laguntasunaz, neure biotzeko aita-ama Zamarripa Bernardino ta Uraga Teresa sondikarrak, neu Sondikaraturik, zeuganatu ninduenetik gorakoa ete dodan nago barre egiten dodala jakiñik barre egitea.

        Barre egiteko erreztasun au berezkoa dodala, ta arrañak uretan ibiltea lez bear daula nire gogo barrekor onek... beronen senean egoteko... barre artean ibiltea... emen, Bermeo izeneko beste Arrain-erri maitegarri onetan, ikasi dot. Eta sinistu zeinke, barreka badiñotsut be, eztodala damu jakituri gozo onetara eldua.

        Jaungoikoak gura izan dagiala, or nai emen, neure gogo barre-zale au barreka sarri ta pekatutik urrun beti ibiltea; ta zuk eukizuz ortxe bizirik une askotan, Bere laguntasunagaz, neure izateaz priera, beste gauza on askon artean, Zamarripa ta Uraga abizenok zor deutsiedazan ta zeu lez maite-maite dodazan neure aita-ama on maitegarri biok...

 

* * *

 

        Eta zeuk, Txorierri, ta zuk, Bermeo, ta zuk, Laredo, artu egizue, eurak legez, irribarretxu maitekor gozo banagaz, beronen burua guztion semetzako daukan liburu-egille euskalzale barrezale onen opalmen berau, ta deutsuedan maitetasun andi onen ezaugarri izan dagizuela.

Bermeon. 1930eko Jorrallean

 

  hurrengoa