www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXI
BESTE BI GEIAGO

 

        Orain erakutsiko deutsudan berbalditxu baten beste lagun bi agertuten dira lo.

        Bata, itaunduten dauna; ta bestea, oneri erantzuten deutsana.

        Izenik eztot imingo, ez euronik, ez euron erriarenik... (izenen bat txarto emon dodala ta, batabatek neu be, onetan beintzat, lo nagoala esan eztagian); baña euron berbalditxu lotia oraintxe ikusiko dozun lez gertatu zan. Bata solo baten eta bestea beste baten dagozala.

 

* * *

 

        —Entzun! Ama Birjiña Begoñakoa ta... Ama Birjiña Pilargoa ta... Ama Birjiña Arantzazukoa ta... orrek Ama Birjiñok... zeinbat aizta dira?

        —Nik dakit ba? Gitxienez... amalau.

 

aurrekoa hurrengoa