www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

VI
AU DOK TESTAMENTUA!

 

        Atzo arratsaldean, ibiltaldi bat egiten urten neban, beste arratsalde askotan legez.

        Ta ibiltaldi erdia egin nebaneko, sasi-arte baten, aizeak gora ta bera erabillela, papel zuri bat agertu jatan.

        Zelango papera zan jakin gureak bertara eroan nindun, ta esku eskoian neunkan eskumakilleagaz esku ezkerrari arantza artetik lekua eginda paper ori eskuratutea otu jatan,... ta alantxe egin neban.

        Tolestuta egoan, toles baten ganean berba onek daukazala: Begiratu ondo zer diñodan.

        Eskumakillea sasi-pilloaren ondoan itxita, esku biakaz zabaldu neban paper begi-eskale au, zer ikusi bear ete dodanezko larriagaz biotza taupadaka jabiltala, ...eta ona emen zer agertu jatan idi-begiak baño letra andiagoakaz: ... onetxek berba biok irakurburutzat: Nire testamentua.

        Ta irakurburu onen azpitik arraia bat, eta arraia onen azpitik puntu-lerro bat.

        Aolantxe:

        ......................................................

        Ta puntu-lerro onen azpian, letra zeago baña naikoa argigaz idatzita, emen neuk orain beste puntu-lerro bien artean imingo dodazan gauza guztiak irakurri dodaz.

        Irakurri zeinkez zeuk be, neure irakurle maitea.

        ....................................................

        «Bizkaiko Diputaziñoari itxiten deutsadaz eun mille ogerleko, euron korriakaz urtean amar mutil euskalduneri maisukarrerea emoteko, Gobernutik arturiko bear dan baimenaz, euskarazko eskoletan euskera utsez irakatsi dagioezan irakatsi bearreko gauza guztiak euron ardurapean imiñiko mutilkoai.

        Baita be itxiten deutsadaz beste berrogetamar mille ogerleko, euskera utsezko izparringi (periodiku) eguneroko bat egin dagian, zortzi ingoskigaz jai ta aste urtengo dauna.

        Baita be itxiten deutsadaz beste ogei mille ogerleko, euron korriakaz urte guztietan, arteko urtean agerturiko olerki ta osteko erti-lan euskarazkoai, bear dabezan besteko sariak emoteko lain diru izan dagian.

        Baita be itxiten deutsadaz beste ogei mille ogerleko, Euskaltzaindiari berbarik aña irudigaz lztegi andia ta merke saldutekoa egin ta argitaratuten lagundu dagion.

        Baita be itxiten deutsadaz beste iru mille ogerleko, gramática vasca-batzaldi bat egin dagian, artezen, osoen ta errezenaren egilleari iru mille ogerlekook emoteko.

        Baita be itxiten deutsadaz Zorrontzako Jaungoiko-Zale deritxon euskel-aldizkingiari berrogetama mille ogerleko, irurogetalau ingoskigaz ta astean-astean argitaratu al izan deiten».

        ......................................................

        Au dok testamentua! esaten egon naz ona arteko gauzok irakurten egon nazan bitarte guztian.

        Baña ona, puntu lerro onetara eldu nazanean, nai ta nai ez esan bear izan dot, geiago eztaukala ikusirik:

        Au tamala! Testamentu ederra da, baña jaube bakoa! eztauko jauberik!

 

* * *

 

        Jauberik iñoiz euki badau, ondo jaube itxia euki dau.

        Ainbeste ta ainbeste diru itxiten daula ta... bere izena itxi ez... ta papera bertan itxi.

        Itxitasun andiak dira onek biok.

 

* * *

 

        Orraitiño, orraitiño...

        Arran min bakoa sasian usteldu zala da esakunea.

        Baña paper au ezta sasian usteldu, eskerrak aizeari, eskerrak neure eskumakilleari, eskerrak bere... toles baten ganean «Begiratu ondo zer diñodan» esaten agertu jatan bere miñari.

        Ta baleiteke aberats euskaldunen batek egitea, biar edo etzi, min orrek bere testamentuan, jaube bako testamentuan, diñoan guztia, berorrek diñoan guzti orren barri bein artu ezkero.

 

* * *

 

        Batek egiteko asko dala?

        Zeinbat da guztia bere ba?

 

                100.000 ogerleko

                50.000 ogerleko

                20.000 ogerleko

                20.000 ogerleko

                3.000 ogerleko

                50.000 ogerleko

                Guztiz: 243.000 ogerleko

 

        Berreun ta berrogetairu mille ogerleko baño ez.

        Asko geiago daukanantzat ezta ori diru andirik.

        Baña batek bakarrik egitea baño askon artean egitea obeto bada... guri ta dirua artuko dabenai bardin deusku askon artean egitea ta... egin beie askon artean.

        Egin beie ogeien artean... edo ogetamarren artean... edo ondo deritxien beste legunen artean...

        Egin beie, ondo baderitxie, ilteko egunarn begira egon barik, orretarako batzarra eginda, osasun ederragaz... ta umore ederragaz.

        Bear ori egiteko notarioa bearko dala ta... notarioari be zeozer emon bearko jakola ta... ezpeitez geratu bear ain ona egin barik.

        Notarioaren alogera nok ordaindu... billatuko dogu.

 

aurrekoa hurrengoa