www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XVI
EZETZ IGARRI BITARIK BATEN

 

        Zelestino Luberrietakoa, Sondikako gizonik selebreenetarikoa, zer asmau ezean egoan bein, bere erriko ardantegi baten, iñoren lepotiko ardao gozoa edateko.

        Alango baten, ikusi ebazan bere auzoko lau gizon euron beiak eta txalak gogoan dituezala, ta orduan bururatu jakon auxe asmu au: eurotatik gazteenari auxe itaune au otoz-otoan egitea:

        —Igirriko ete eunke ik, Txilibristo, biterik baten, niri gaur beiek in jeustan txala zer doan, zekorra ala beientxea?

        —Biterik baten igirri ez ostera? —erantzun eutsan bizkorrik Txilibristok—. In bear!

        —Aiko or ba. Nik ingo eut iri posture euk gure doana ezetz igirri biterik baten. Gudok azunbre bat ardao emen gajaozan duztiontzako?

        —Einte dao.

        —Tirok ba! Einte bajaok, asi geitozan. Bein esan barik, eztok birriten esango, ta esaik bein ba: Zer dok nire beiek gaur iñeko txal ori, zekorra ala beientxea?

        —Beientxea.

        —Zer esan dok?

        —Beientxea.

        —Aiko or ba:...galdu dok posturea. Esan dok birriten, eta bietan beientxea... ta eztok igirri. Zekorra dok, mutil, zekorra!

 

aurrekoa hurrengoa