XXXIII EZTA EGIA
Len esan dot eztodala ikusi oindiño txoririk (egaz egiten daun egaztirik), prakakaz.
Ta orain esan bear dot... eztodala ikusi gizonik ez emakumerik... neuri Euskereantzat dirua parra-parra emoten.
Baña, emoten neugana etorri barik, bialdu be egin leistela ta, badago nonbaiten jakin gurea... ia egia ete dan Euskereantzako bialdu deustiena...
Bilboko 24 aberatsek, bakotxak, 55.000 ogerleko; Gasteizko 8 andikik, bakotxak, 40.000; Donostiako 15 zaldunek, bakotxak, 30.000; bertako 3 damatxuk, bakotxak, 28.000. ta Iruñako (Panplonako) 4 napar eukitsuk, bakotxak 100.000.
Baña... oindiño arintxu ezta ba?
Ainbeste diru... konteu egiteko be... denporatxua bear izango dabe.
|