www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV
«EZ, JAUNA» ESATEKO JAZA

 

        Eztauko edozeñek edozeñeri, «ez, jauna» esan bear jakonean... «ez, jauna» polito-polito esateko jaza.

        Baña Elordui gureak baeukan, antza.

        Ta ez jaza bakarrik: jaza ta gatza.

        Batzukaz alperrekoak direala nai jaza, nai gatza, nai gauza biak batera?

        Ori beste gauzarik da. Ta nik eztiñot ori.

        Baña... ori diñoanari... eztakit... eztakit esan ete nengion, arrazoiaz beintzat, «ez, jauna», «eztiñozu egia».

        Baleiteke izatea orrek batzuok, ezetza ezeze... gatza be txarto artuten daben gazbako andi batzuk.

 

aurrekoa hurrengoa