XIX GU, GEUK GURA EZTOGULA...
Eroan eben goiko gure ipuiñeko atsotxua, berak gura ez ebala, berak gura eban lekura.
Eroango ete gaituz gu Jainkoak... geuk gura eztogula... geuk gura dogun edo... beintzat, gura izan bear dogun... zerura?
Gatx egongo da, urrean, gu zerura eroaten geuk gura eztogula.
Jainkoak eztauko oindiño eginda... geuk gura eztogula gu zeruetara eroateko burdirik.
Eta eztot uste eskubiderik daukogunik Berari egin erazoteko orretarako burdirik... ez beste gauzarik.
Ez burpillakaz, ez burpil barik.
|