www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVI
AGINDUA BAT ETA...

 

        —Nik berorreri, jauna, Euskereari indarra emoteko, milloa bat ogerleko agindu deutsadaz.

        —Bai, alantxe. Etxean daukot zeure eskutitz maitegarria agintza eder orregaz. Eskerrik asko.

        Baña... zelan da arako... agindua bat eta...?

        —Zelan dan arako agindua bat eta...? (Zer ete dakast onek...?) «Agindua bat eta emona bi; aginduaz kontentu izan adi», entzun dot nik iñoiz.

        —Ondo entzun dau berorrek, esan be olantxe egiten da ta. Baña nire kontua ezta olan.

        —Zelan da ba?

        —Nire kontua olantxe da: agindua milloa bat, eta emonak milloa bi. Ba agindu, milloa bat agindu deutsat, eta emon milloa bi egingo deutsadaz. Ta laster emon be. Beutsoz amentxe paper onetan... Bilboko Bankuan paper ori erakustea baño eztauko, nire milloa bi ogerlekoak artuteko.

        —Bilbon Banku asko dagoz. Zeñetan esan gura dozu?

        —Bilboko bankuan diñodanean, Bilboko Bankua esaten jakon Bankuan esan gura dot.

        —Tira ba! Eskerrik asko.

 

* * *

 

        Ta auxe esanda, pozaren pozagaz, berari agur egitea aiztuta, banoa bertatixe (poza siñistu eziñik, eta ija jazoten jatan gauza pozgarria bera egia dana siñistu eziñik), noizean-bein eskuan daroadan paper gozoari begiratuten deutsadala, paper on dirutuko deustien Bankura.

        Baña... Bankura noala, bidean, edo beñik-bein bertara eldu baño lenago, andia jazo jat, irakurle maitea.

        Zorioneko paper ori... galdu ez jat egin ba!

        Beintzat aurkitu eztot egin.

        Eztakit neu zen begira egon nazan.

        Lo edo.

        Bai, lo, antza.

        Ta itzartu nazanean, bakizu non ikusi dodan neure burua?

        Ba... neure etxean, gorputza neure oian daukadala.

        Aorixe dauko amesetan nagoala papera artuteak.

        Orretxegaitik berorregaitik, amesetan nagoala bere paper ederra emon deustan aberats gogo onekoari, ointxe, itzarrik nagoala uste dodan ordu onetan, gauzatxu bat eskatu bear deutsat.

        Aldenduriko papera lez beste paper bat baltzitutea neke andiko bearra be eztala ta, baltzitu dagiala alantxe beste paper bat... eta ekarri dagistala bigarren paper ori (lengoaz jazo jatana bera berorregaz be jazo eztakidan), amesetan enagoanean... oian barik, maian, jateko maian edo idatzi-lanetako maian, nagoanean; edo alan nai olan, etxean, baña oitik kanpora... ta itzarrik antzean nabillela uste izan leiken orduan.

 

aurrekoa hurrengoa