www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

I
ANTXIÑATIKO BERBEA

 

        KILI-KILI berbea antxiñatiko berbea da. Ta guztiok arin ulertuten doguna.

        Orregaitik, kili-kili egitea adierazoteko eztago zetan berba barririk asmau.

        Kili-kili ibiltea ondo da (kili-kolo ibiltea baño oba), kili-kili egin gura jakonari kili-kili egiteko.

        Ta kili-kili egiten ibiltea adierazoteko, ze berba politagorik ez egokiagorik KILI-KILI berba bikotxa bera baño?

 

aurrekoa hurrengoa