www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV
BEAR ONAK EGIN DEUSKUZ!

 

        Nire adiskide maite ta euskel-idazle trebe X.N. jaunak, euskerazko aldizkingi batek, beste euskel-idazle trebe baten omenez, irudi ta guztiko zenbaki eder bat egin daula ta, zenbaki eder orren barri emon gura izan dau.

        Ta, non obeto bete eikean bere gurari on ori, berak egunero antzean zer edo a argitaratuten daun egunerokoan baño?

        Baña ona emen zer jazo jakon.

        Irudirik onena aitatu bear izan dan lekuan, irarkola- langilleak, bere agindua txarto ulertu daulako edo, «Urliaren arpegi-antza» imiñi bearrean, «Urliaren arpegi-atza» imiñi deutso.

        Ta... bear onak egin deuskuz oker orregaz irarkola-lagille orrek!

        Ene baten gora-berea eztala ezer esan lei; baña ene ori bear dan lekuan imiñi ezagaz, antza-ri kendu deutso bere antza; ta berari, neure adiskide N. jaunari berari bere bai, bere barri eztakienen aurrerako, barri emolle zeatzaren antza; ta niri barriz, ezer kendu ezteust egin, neuk dakidala, baña emon, bai, emon bear ez eustan buruko min andi bat.

        Eztot buru-auste txikia euki ene bako «arpegi-atza» orregaz zer esan gura ete dan asmatzen.

        Arpegi-atza... Arpegi-atza... —esaten izan deutsat neure buruari-. Zer dok arpegi-atza? Zer esan gura ete jok or arpegi-atza orregaz?... Atza, gipuzkoarrez, atzamarra dok. Baña, zeri esan leiok arpegi-atzamarra? Surrari? Gipuzkoarrez sudurra esaten jakon arpegi-zatiari? Baña surra bizkaitarrez edo sudurra gipuzkoarrez esan gura izan ezkero, zegaitik ez esan ba surra edo sudurra, zirki-mirkietan ibilli barik?

        Bear onak egin deuskuz morroi orrek, ene kaskar bat bere lekuan imiñi ezagaz, ene adiskide N. jauna!

        Ene bada!

 

aurrekoa hurrengoa