www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XIV
ASUE EZTA...

 

        Lutxanatik Mungiarako burdinbidea egin barritan, orduko Asue bertoko mutil gazteak eresten eben, erderaz, auxe berau eresteko lain baiño asko geiago ez ekiela (arek zirean egunak...!) onako eresi polit au:

 

                Asúa ya no es Asúa,

                Asúa ya es un Madril.

                ¿Quién ha visto por Asúa

                pasar un perro-carril?

 

        Mutillok, euron Asue goratutearren, egia baño geiago esaten eben euron Asuegaitik.

        Asue eztala lengoa esan gurarik esaten eben, pozaren pozak ames eraginda, Asue eztala Asue.

        Asue, burdinbide ori egin ta gero ta gero be... Asue izan da, ta oindiño be bada, ta izango al da beti, beti.

        Nire ustez, Asue beti izango da Asue, Asuen euskeraz berba egiten dan artean.

        Euskeraz berba egiteari itxiko baleuskio... aorduantxe ez litzake izango Asue.

        Beintzat, ez litzake izango... nire Asue.

 

aurrekoa hurrengoa