III BERBA BARRIAK
Berba barriak asmatzeko «berarizko» jaza daukie euskalzale batzuk.
Baña eztira makalak onetan linotipista esaten jakien irarkola-langille batzuk bere batzuetan.
Niri onetariko batek edo batzuk neure oraintsurengo lan baten, baña-ren ordezkotzat bañana ta emollearen-en ordezkotzat amellearen asmau deustie.
Ta alantxe imiñi be.
* * *
Nik, txartzat eztabela artuko jakiñik, onei gizonoi KILI-KILI bat egingo neuskie, auxe diñotsiedala:
Gizonak, ez eidazue berba barririk asmau.
Ba euskalzale batzuk asmauriko berba askon antzera, zeuek asmaurikoak be... okertxu asmaurikoak izaten dira... geienetan.
|