www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVIII
AZURRIK AUSI BARIK...

 

        Gure osagille on maite arek lagun elbarrituai, alderdi elbarrituko azurretan ukututen eutsienean, ai-ene bat edo beste beti eragiten eutsien.

        Ta alango alderdiko azurretan ukututeak ikastearren egiten zituzan.

        Baña orrako guzur-irakaslok euron eskoletara doazan ikasla gizajoai, azurrik ausi barik baña, Jainkoaren ta Elizearen aginduak austen irakatsiaz, arimea loituten deutsien siñistebako maisu zantarrok, bestera, oso bestera jokatuten dabe.

        Euron eskuetan jausten direan ikasla errukarrioi ordu berean ezteutsie ai-enerik eragiten.

        Apur bat geroagorako geratuten dira ikasla errukarrion aieneka ibilteak.

        Bear-bada, euronak lez... Inpernurako.

        Ta arime-loituteok eztabez egiten ikastearren.

        Irakastearren, edo... eurok dakie zelango asmoz egiten dabezan.

        Elizeak irakasten daunez bestera irakastearren, edo nasaikeriak irakatsiaz diru geiago irabaztearren, edo... eurok dakie...

        Baña bat izango da... naikoa... eurok Inpernura etoateko.

        Ta an ezin egin izango dabe barrerik.

        Barre egiteko... jun...! an bero lar eukiko dabe.

        Barrerik egin barik, putz onik baukie egiteko, bai, arroputz putzontzi andiok, sasoiz ta ondo ibituten ezpadira.

 

aurrekoa hurrengoa