 |
IX ORI, ORI...!
UZKUDUN PAULINORI
Agur, Uzkudun,
burdin-eskudun
ukabilkari euskalduna,
ukabil-joko
ori artu orduko
euskerea ikasi dozuna!
Ukabilketan
zabiltzanetan
ukabilkari gogorra
beti ei zara,
ta izango al zara
berbaz euskaldun ziurra!
Zeure ukabilla
gurenda billa
dabillen leku danetan,
zeure miña be
ikusko al dabe
guztiak euskal-izketan!
A! Zeure aurrean,
zeu jo gurean,
dabillen arerioa
bigundukozu,
eiten botsazu
euskerazko agur beroa.
Ta aurrera euskeraz,
dakizun eraz,
gipuzkoarrez agian,
jarraitu ezkero,
eztau luzaro
jarraiko zeu jo gurean.
Euskeraz baki,
esangotsu aurki:
Neuk bere euskeraz bakit ba...
Askon antzeko
gogo txarreko
erdalzalea ezpada.
Ta nok euskera
obeto eitera
jokoa dala uste izanik,
ez zaituz joko;
ba otuko jako
itz ein bear daula, jo barik.
Ta irabazteko
berbaz asiko
ukabilketa jokoa
bada-ezpadako
bi mosuetako
emotea dozu naikoa.
Ala, alajaiña!
Neugaz ez baiña,
jokotxu ori ikustearren,
artuko neuke
edozein neke,
al izanik. Bai, pozarren.
Ta ezpaki euskeraz,
zeuk gipuzkeraz
egiteaz, beste bagarik,
imingo dozu
nortzat naukozu?
esaten oso arriturik.
Aiztuko jako
zeugaz ze joko
asita daukon aurrean,
ta asiko jatzu
mosuka, mosu
etakoak emon bearrean.
Ta zeuk orduan,
zeure moduan,
esangotsazu: «Neu nausi!
Ta ik ein bear doana
dok neure esana.
Ia, euskeraz ikasi!»
|
 |