www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII
ASUEROGAITIK...

 

        —Gizonak, baderitxazue, neuk be esan bear dot zeozer.

        —Esan, Peru.

        —Nik Asuerogaitik esan neinke...

        —Ori ezin esan zeinke —urteten deutso Kepak.

        —Zer diñostazu, Kepa?

        —Txarto esanda dagola ori, Peru.

        —Zer dago txarto esanda? Oindiño ezpadot esan ezer...!

        —Esan dozu: «Nik Asuerogaitik esan neinke...» Ta ori, adiskidea, eztago ondo esanda.

        —Eztagola ondo esanda?

        —Ze kalte egiten deutsat Asuerori, ez beste iñori, ez ezeri... ori esanagaz?

        —Euzkereari egiten deutsazu kalte.

        —Zelango Euzkereari? Euskereari esan gurako dozu.

        —Ez, jauna; Euzkereari esan gura dot. Ezta esaten Euskerea, Euzkerea baño.

        —Nik Euskerea esaten dot ba.

        —Txarto esanda.

        —Tira! Zuk ezteustazu itxi gura Asuerogaitik ezer esaten, euskeraz beintzat.

        —Nigaitik, ezteustazu jaramon gura ta, esan zeinke gura dozuna.

        —Zugaitik ez noa ezer esaten. Asuerogaitik bai, itxiten bajat.

        —Asuerotzaz esan bear dozu, erderaz «de Asuero», «sobre Asuero» edo «acerca de Asuero» esango zeunkena esan gura badozu.

        —Ez, jauna! Asuerogaitik esan leike esan aditzagaz. Ta beti be Asuerotzaz baño obeto esanda dago Asuerogaitik. Bestelango...!

        —Tira, Peru! Ez txartzat artu Keparen berbak. Ulea artuten jabiltzu, zeugaz olgetearren —diñotso Patxik.

        —Ezta esaten ulea artuten! —urteten dau onetara Kepak garratz-garratzik—. Erderakada negargarri bat da ori!

        —Zelan esan bear da ba?

        —Adarra joten.

        —Ba esakune orrek zarata txarra egiten dau nire belarrietan.

        —Adarrak berak be eztau ain ona egiten, adar utsa danean beintzat —diño Txandresek barreka.

        —Adarra joten jakin egin bear da —erantzuten deutso oneri Kepak.

        —Ta zuk eztakizu —diñotso Kepari Txandresek.

        Esan badeutso, esan deutso.

        Kepa, ukabillea estu-estu eginda ta besoa gora daula, Txandreseganantz doa.

        Ta Txandresek, beragana eldu baño lenago, badiñotso:

        —Adarra joten bakizula erakusteko, neu joten zatoz? Ni ez naz adarra gero!

 

* * *

 

        Au Kili-kili au, geuk gura eztogula, Zaparrada-antza artuten asi da, aurki; ta gura geunken baño luzetxoago urteteko antza be artu dau urrean ta, urrengorako itxiko dogu, zeure baimenagaz, beronen amaia.

        Esan geinke, orraitiño, oinganik... amai ori askok uste izan leiken baño gozoagoa izango dala.

        Laster ikusiko da, osasun-bakeaz, Jainkoak gura badau.

 

aurrekoa hurrengoa