www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXV
ORTXE!... EZTOTSUT ESANGO...

 

        Sondikako edo Erandioko elizatik ur dagoan edo egoan etxe baten, bertako andreak bere semetxu Martintxuri, Martintxu onek gaiztakeritxuren bat egin ebala ta, lepo-azpiko alderdia bero-bero egin eutsan zartatxu bategaz.

        Martintxuk, lepo-azpiko alderdi ori, otzik ez eukala, amak alan berotutea ez eban ontzat artu.

        Ta, astia eukan negar egiteko ta, negar egin eban gogotik, eta, bada-ezpadan be, begi bietatik.

        Eta negarren ostean, berak eskatu barik arturiko bero-aldia aiztu arterako, zelanbesteko muxa geratu jakon, amak igarri ezpaeutsan be.

        Astia eukan amak Martintxuri muxik geratu ete jakon ala ez begira egoteko!

        Bazkal-ordua ganean egoan.

        Ta aita, bazkalduteko, laster etorriko zan solotik, eta taloa erreteko ordua zan.

        Eta taloa erreteko, lenago taloa bera egin bear; eta taloa bear zan lez egiteko, lenago bere orea egiteko uruna eralgi bear.

        Eta uruna eralgiteko, baia bear...

        Eta baia ez zan agiri.

        Begiratu ona, begiratu ara, baebillen baiaren billa.

        Baña ezin eban aurkitu.

        Ikusirik alperrikoak zituzala baia aurkituteko berak egiñiko alegiñak, badiño alango baten bere kolkorako: Martintxuri itandu bearko deutsat.

        Eta Martintxuri, irribarre gozo bat ezpanetan erakusten deutsala, badiñotso gozo-gozorik:

        —Martintxu, baja eztok agiri. Non jaok, ederra?

        —Eztot esango —erantzuten dau Martintxuk.

        —Esaik, laztana... Esaik arin... Aite be laster etorriko dok bazkaltan ta... taloa egiteko urune eralgi bear joat... Esaik, ederra.

        —Eztata...!

        —Tirok, laztantxu, esaik! Bier nik Bilbotik gozo andi bet ekarriko...

        —Eztot gure!

        —Eztok esango, polite? Baia barik zelan eralgiko joat urune ba...? Esaik arin baia non jaon, neure biotzeko tipili-tapalea... Galdue nok ostean... la, ederra!

        —Ortxe...! Eztotsut esango non daon, azpire-ostean dao baie.

 

aurrekoa hurrengoa