www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII
BANAROE, NEUK GURA EZTODALA...

 

        Seme ezkondu bat eta alaba ezkondu bat eukazala, suiñak eta erranak zeiñek baño zeiñek obeto esaten eutsen atso zorioneko bat, Jauja izeneko errian barik, Bizkaiko izenik bako erri baten bizi zan, neure amama biai neuk entzuniko ipuin batek diñoanez.

        Alabeanean, denporea emoteko bestean txiri-txiri egin al leikean bearra egitea baño beste ardurarik ez eukan ta, ondo egoten zan. Orraitiño, semeanean, bear geiago batuten ekiolako neke geiago euki ta guzti be, erranaren berba gozoak nekeok gozotuten eutsazalako edo, ez eban naiezago izaten bertan egotea.

        Semearen etxean egiñiko egotaldietariko baten amaieran, ipuin berak diñoskunez, jazoera polit bat jazo zan.

        Etorri jakozan alabea ta suiña, bera berarago eroatearren, burdiakaz ta idiakaz; ta aurkiturik bera ta bere seme-erranak etxeko ate-aurrean, egun onak iruai emonda, esan eutsien zetan etozan.

        —Ama, bagatoz ba... —esan eutsan suiñak.

        —Bakez bazatozie... —erantzun eban berak.

        —Bai, ama... —jarraitu eban alabeak—. Gugana etorteko aldia be eldu dala ta, zeure billa gatoz.

        —Baña, alabatxu: nora gura dozu ni joatea, emen bearbear nabe ta?

        —Bear badogu berori oin ta beti be —urten eutsan onetara erranak—. Baña jentearen agomiñai jakirik ez emoteko... onek... Emasik... txarto artuten daulako dala emen bere etxean baño denpora geiago egitea esan eztagien... joan beite... zer esan dot...? joan leiteke, berorrek baderitxo, berorrek deritxonean atzera etorteko.

        —Bai, ama —ganeratuten dau semeak—. Kontzek diñotsun lez... onek be ondo esaten deutsue baña, zeuk gura dozunean...

        —Olan dala... banoa ba.

        Au esanik, bere gelara joan, ta an jai-eguneko soñekoak jantzi ta alabearen etxean astegunetan erabiltekoak zorrotxu baten sartu, ta zorrotxua buruan daula, beingorako gertu zan alabeanera joateko.

        Ta alabearen eskuetan zorrotxua itxi... ta, suiñari eskutik eldurik, igon eban burdira tutea baño azkorrago. Ta burdian, suiñak apatz-apatzik imiñiriko jezar-lekuan jezarri zanean, edo arik beingotxuan, berak eta suin-alabak seme-erranai agur eginda, idiak ibilteari emon eutsienean, esan ei eban:

        —Banaroe, neuk gura eztodala, neuk gura dodan lekura.

 

aurrekoa hurrengoa