www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XX
BAITA KOBREA BERE

 

        Nik neuk ez neban ezautu Sondikako Sangurize auzotegiko Ondartza zarra.

        Ta bere kobrea bere ez.

        Baña bere kobre ori, entzutea daukodanetik, bere tellagintzako beargiñentzat janaria egosteko eukan lapiko antzeko murko bat zan.

        Ta, antza daonetik, murko ori baltza zan margoz.

        Bein, murko ori, berorretan janaria egosteko ardurea artuta egoan mutillak, zelan ezekiala, galdu egin eban.

        Aldendu egin jakon beintzat.

        Eta aldendu jakola ezautu ebanean, asi zan bere billa, baña ezin eban aurkitu.

        Ta aurkitu baño lenago eldu jakon bazkaria gertuteko ordua.

        Ta bere billa estu ta larri ebillela, geiago estutu ta larrituteko, eldu jakon ugazaba bere, garratzik diñotsala:

        —Zer iten dok, mutil, gajaozan orduen, sue biztu barik?

        —Emen nabil, jaune, kobrean bille.

        —Galdu in dok orduen.

        —Bai, jau... ne...

        —Egurdikoa zelan edo alan ingo juek, baie... ia topetan badok gauberako afarie iteko; ze, ostean, ilgo eut.

        —Iltea baltza da, uzaba.

        —Baite kobrea be!

 

aurrekoa hurrengoa