www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

Erri bat ikusteko

 

        Esairazu non billatuko nuken erria erakusteko Zizerone bat.

        Baldin nere konpañia gustatuko balitzatzuke, poz andi bat izango nuke neronek giari serbitzea.

        Molestatzen ez bazaitut gustoz artzen det zure oferta.

        Zeremoni bage trata nazazu. Aurrena erakustera noakizu paseorako bidea.

        Egizu mesede errex ikasiko dedana artzeaz, bakarrik noanean galdu ez nadin.

        Kale onetatik irtenda arzazu kaiatik eskuitara; azkenera allegatzean arkituko dezu kale zabal bat plazara eramango zaitu dana; eta an ikusiko dezu paseoan bukatzen dan kalea zuzeneran.

        Zubi ederra da; bederatzi arku dauzka.

        Txit zelaia da ta azera zabalak dira.

        Berago dijoatz zinzilikako bat egitera.

        Ibaiaren beste aldetik dago barrio bat fabrikaz beterik.

        Lenagoko fortifikazioak urrutirago eraman dituzte.

        Kaleak zuzenak dira eta arri ongiro onekoa.

        Garbiak ere dira; urak alkantarillatatik dijoaz eta egunero kentzen da kontuz urdakeria.

        Erri guzia agiri danez ibaiaren eskuitik dago.

        Zenbat dauka inguruan?

        Bi legua eta txit jendez betea dago.

        Iru urtetik onera edertu da txit.

        Katedrala irikia dago, sar gaitezen.

        Arkitektura gotika gañgañekoa dauka.

        Begiratu egiezu koruaren edertasunari, organuari eta elizako maiordomoen alkiari.

        Eskulturak miragarriak dira.

        Ikusitzatzu alabastrozko itxura eder oiek eta zillarrezko Birjiñarena.

        Bidrieratako pinturak gañgañekoak dira.

        Pulpitoa orren gustu txarrekoa izatea lastima da.

        Kanpanarioa altura txit andikoa da.

        Fatxada oraingo denborakoa da.

        Plazaren erdian dagoen iturria txit ederra da.

        Baldin nekatzen ez bazera goazen orain beste gauza ikusgarrietara, zen (sic) diran dirua egiten dan etxea, liburutokia, teatroa eta museoa.

 

aurrekoa