www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Erlojugille bat

 

        Erlojugillearen denda ori da; sar gaitezen.

        Nai nuke mai gañerako erloju bat; erloju bat; errepetizioko erloju bat.

        Oraindik badauzkat asko.

        Berorren gustora ezlejitu daike.

        Jinebrako fabrika onenetako bateko zilindroa emen dauka.

        Txikiagi da; emakume erlojua da.

        Barka bizat, txikiak erabiltzeko usarioa da.

        Ez da inport; ekatzu bestea.

        Txit eslezio ederra egin du; errepetizio rubi gañean paratua da.

        Probatzeko utzi dezakiot; bi edo iru urtero erantzuten diodala.

        Kondizio orrekin baizik ez dizut artuko.

        Gusto andiz uzten diot.

        Eta; zenbat balio du?

        Jesus au garizti!

        Erloju on bat ez da beñere garizti.

        Pozik geldituko zera berarekin.

        Prezioa ezin jatxi dezakezun ezkero, ondo ez badabill artzeko agiri bat iskribatu egirazu.

        Erreziboan iskribatuko det.

        Nola erloju berria dan utzi bizat egun batzuetan arreglatzen.

        Noiz egongo da pronto?

        Amabost egun barru.

        Utzi nai badit señaleak, eraman eraziko det berorren etxera.

        Egirazu bada mesede beste erloju bat bitartean emateaz.

        Beutzo au; ez da polita; baña ondo dabill.

        Emen dakarkizut bat, zein konpondu dezazun nai nuke.

        Gisa txarrean dago.

        Artara jartzera nua, baña lan asko dauka.

        Nai didazu trukatu one gatik?

        Zergatik ez?

        Gañera zenbat nai dezu?

        Amar lau ezkutuko, 800 erreal.

        Geiegi da; uzten diot trukatzeari; egingo didazu mesede nerea arreglatu ta garbitzeaz. On askoa dago ta oraindik serbi dezakit.

        Amabost egun batzuek barru etorri bedi emendik eta bere erlojua pronto egongo da.

 

aurrekoa hurrengoa