www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

X itzelkarra

 

        JOSE. Ikusi dezute zeiñ errax ta zeiñ laister ikasi dezuten irakortzen, eta au da gauzarik bearrena, zeren beste guztiak nola dauden liburuetan (erderazko eta beste erreinuetako izkuntzan, bada euskeraz ez dago oraindik) neke gutxirekin ikasi litezke. Artarako bear da irakorri sarritan eta denpora luzean, agudo ta sentzuarekin egiñ eta ondo endeglatutzeko. Eskribatzen oraindik errexago ikasten da. Aurrena bada tiratzen da arraia bat goiti bera eskerrerontz, onela: I; eta azkenean gantxo bat, ara: eta gañean puntu bat paratu ezkero, ona: i, badaukagu letra eta itz bat; gero puzka bat aritzen da igoalekoak egiten eskua arinduaz ikasten. Ondoren egiten da leena bera baño erabes, gantxoa lenbiziko goitik jartzen zaiola: arabada: eta beste puzka bat aritzen da onelakoak egiten, pluma altxatu gabe errengoloi batean aurrenekoak, eta bestean aizkenekoak; modu onetan: mm, puntu bage: mmm. Oiek biakin moldatutzen dira bada letra txiki guztiak, gisa onetan: i birekin u; pizkabat luzatu ta gurutzatuta t: kako biribilla eskuiko aldetik erantzi ta papur bat geixeago begi bat bezela ze, eta bostakin ibilkairatzeko itz oiek:

                titi, kuku, ezi, eize.

        Orain, oni ezartzen bazaio beraren erdia, r; zeñi i bat, n eta gañean tilde batekin onela, ñ; ari eskuitik daukan gantxoa utzi ta bera bezelakoa, au da, aurretik aurrenekoa jarriko balitzaio bezela, m; aurreneko gantxoari bakarrik, ezartzen bazaio i baten beeko erdia eta beste i bat, a; onen lenbiziko puzkari pluma altxa bage bera eraman eta gero gora, onela: v, ifinten bazaio tildea, v: goian eta bean jetxiaz eskuiko alderontz, eta igoal gurutzatuaz beste bat beti gora, onela, x; goian tildea ta arraia eskerrerontz beera ta beste tilde bat, z; goitik beerontz eskerrera pizka bat eta baz bukatu, o; eta s aizkeneko au bezela asi eta bere eskuiko erdia ezarrita.

        Ikasi ditugu bada oiek leenaz gañera: r n m a v x z o s: zeiñakin antolatzen dira ibilkairatzeko, nai aiña itz: ama, onara, zaña, baso, urruxa. Oiekin eta beste aurrena ikasi ta ondoren jarraituko diran letra guztiakin okindatu bear da pluma altxa gabe batekin besteari itxekitzea beretan agiri dan bezela, eta izendatu diran guztiakin egin besteakin asi baño leenago ondoren paratzen dedan itzerosa bezelako batzuek, bada ala papera gutxiago gastatzen da, eta gero errenkada bat oiekin eta beste bat besteakin:

 

        nere ama maitatua: nik ez nuen uste onen errax ikasten zanik irakortzen; eta ez au ere; ara emen ezikusta; onen bizia da maisu au!

 

        Ekiyogun bada orain besteai: i beste ainbeste luzatuta l; oni tildea ezarri eskero, v eta oren gisa, b; iri eskuiko aldetik egiten bazaio uren antzera beera beste ainbeste luzatuaz begi bat y; puzka au papur bat goiti luzaturik j, eta au gora ere l aiña luzatuta gurutzatu t bezela, f. Nai bada l,b eta f egin litezke onela begiakin, oi dan araura. Azkenik n bezela egiten dira h eta p, lenbiziko anka luzaturik, l eta j aiña, nai duenak begiakin ara: h, p; eta arekin orobat d(d), g, q, eskuikoa luzatuaz ikusten dan modura. Ona bada letra txiki, minuskulak esaten diran guztiak bukaturik; eta orain egingo ditut berriz, aurrena leen antolatu dituan bezela i eta r (etorkai onegatik deitzen zate sustraiak) bakarrakin iuteellbbyyjfrnñmhhppa (au ere deitzen dute sustraia, zergatik berarekin moldatzen diran iru oiek d g q) vxzzzos; eta irakortzeko, eta eskribitzeko bakarrik paratzen diranean eta beti arkitzen diran a, b, c, ch, d, e, f, g, h, i, j, l, ll, m, n, ñ, o, p, q, r, rr, s, t, u, v, x, y, z. Beste bat falta da gure erreinuaz kanpora egiten dana ta euskaraz ere usatzen dana, c eta q baño arrazoi geiagorekin; eta da k, zein moldatzen dan h bezelaxe koska bat eskuikoari beeratzean egiñaz ezkerreko aldetik, eta bere lekua da j eta l-ren bitartean. Zer deitzozu, Inazio, nekezak dira ikasteko irakortzea ta iskribatzea? Obeago izango da onetan baño igaro denbora alferkerian eta tabernan?

        INAZIO. Gizonak eta alare! Badaki ames bat iruditzen zatala? Ikusten deana ezin sinistu det, eta au bera usteko dute beste nik bezela aitzen zutenak; bestela pozik ekingo lioke gauza premiazko oni. Alabaiñere lenago urteetan egoten ziran, eta etzuten ezer ikasten; baña nik banatuko det orain milagro au. Badaki zer errezelatuko. Beorrek etsaiekin parte gaiztoa duela edo aztikeria edo jaiñko txikiak dauzkela.

        JOSE. Joan zaite oiekin Barrabasen etxera alakorik sinisten badezu. Zuk ere sorginkerietan? Asi gaitezen letra andiakin, ordea txikiakin baño azkarrago. Paper arraiatua banu obeto aitzera emango nizuke, baño zuk eta eskaldun geienak argiak zerate eta gabe ere ondo ikusi ta ikasiko dezue. Alaere ez da izango geiegi iru garabato txiki, zeñakin antolatzen diran letra guztiak, baita ere zenbatak eta andien sustraiak egitea punto arraiak iruditzen dituzten bitartean ezartzea: Ara nola:

        Agiri dira bada arraia oiek moldatzen dituztela gurutze batzuek eta beste izendatu diran garabatoak dira 1. S nausia ta 2. y 3. biribillak, bata goikoa ta bestea bekoa, ta irurak egiten dira gurutzetan edo beren erdi erditan asi, sartu ta bukatzen dirala. Beste iru letrak dira sustraiak, beste irurakin antolatuak ezerere kendu ta ezarri gabe, berakin erraz edo txertatuak balira bezela ta seiak dakate (a) asieran nondik egiten dan jakiteko. Lenbiziko sustraietik irtetzen dira bada; zein dan I, J F H K: oiek biak dakate gañera bigarren sustraia pizka bat geiago edo gutxiago, ordea lenbizikoa oso; ondoren dijoatzenak ere badute zerbait onetatik: U V X Y Z. Guziai egiten zate aurrena garrapato goikoa, oiei nai bada aiei baño txikiago eta ondorengoai pizka bat aiei baño ere andiago; naiz berdinduarekin ez da ezer galtzen, eta aurrena egiten zaieste garrapato nausia P B R Q D O J. Bigarren sustraiakin zerbait kendu edo erantzi edo txikiago, C, G S L E. Eta irugarrenarekin, A, N, M.

        B-ren zatiakin 1 9 3 5. D-renarekin 4, 7, Z bezela eta 6, 2 8 9, oien eta Q eta besteen antzera, zerbait kendu edo ezarriaz; ?, berriz da o bat.

        Orra bukatu eskribitzen ere.

        INAZIO. Mesede au ezin pagatuko diot diruakin eta beste gauzarekin. Esker milla ematen diozkat eta etzait astuko biziogeran egunetan, zeñak opa diozkadan txit asko eta pozez beterik.

 

aurrekoa hurrengoa