www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Negua

 

        Aurten neguak senti erazitzen du.

        Neguan gaude.

        Negua gustatzen etzait.

        Neguak guztia moteltzen du.

        Negua igaro balitz naigo nuke.

        Neri etzait ori arkitzen; ainbat gustatzen zait negua nola uda.

        Nola gustatu liteke negua?

        Egunak laburrak dira; otza ezin agoanta liteke.

        Su ondoan baizik eziñ ongi egon liteke.

        Etzaite kejatu; eguraldi ederra dago; ibilli zaite ta udan bezela arkituko zera.

        Goazen trineoan paseo bat ematera; eguraldi berarizkoa dago; urte asko da onenbeste izoztu ez duela?

        Oroitzen zera negu andiaz? Izotzak iraun zuen iru illabete gertu.

        Bai, baña au ere txit gogorra da.

        Patiñatzen badakizu?

        Ez, baña gustatzen zait ibiltzen ikustea, bildur banaiz ere gertaera txarren baten testigu izatea.

        Orain ez dago bildurrik; izotza txit zalla dago.

        Tira tira, atoz; tximinia elurra ari danerako da ona.

        Bildu zaite ongi ta irten gaitezen.

        Egunak luzatzen asi dira.

        Eguraldia beratzen ari da.

        Eguzkia asi da pikatzen.

        Udaberriko eguraldia egiten du.

        Alaere izotza bart egin du.

        Bideak izotzez eztaliak daude.

        Ibaiak izotz ormak dakazki.

        Izotza asten da kentzen.

        Eguraldi txit biguña dago esan liteke negua igaro dala.

 

aurrekoa hurrengoa