www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Joiero bat

 

        Eraztun batzuek erakutsi nai didazu?

        Arri fiñan gañean daude oiek?

        Eraztun onek zenbat balio du?

        Diamantezko aderezo onek zenbat balio du?

        Engastatzea txit gaitza da.

        Diamante oiek txit diztiatzen dute.

        Diamante onek brillo andia dauka.

        Txit ur argizko diamatea da.

        Eraztun au neretzat zabalegi da.

        Beste batzuek erakutzi egirazu.

        Au ongi datorkit.

        Engaste sendoa dauka?

        Zenbat nai dezu bera gatik?

        Lenbizikoa naiago det.

        Txikiago jarri daikezu?

        Txit erraz eta engasteari kalterik egin gabe.

        Titararik badaukazu?

        Emen daude urrezko ta zillarrezkoak.

        Kaja bat idukitzea nai nuke.

        Zifra bat egitea nai nuke.

        Zer zifra nai du?

        Urrezko katee bat bear nuke.

        Nerea ez da orain modakoa.

        Nerea gatik zenbat emango didazu?

        Pisatzera noa.

        Sillu bat ere bear det.

        Emen dauzka atzeneko modako silluak.

        Oiek biak artuko ditut.

        Nai zera enkargatu beretan nere zifra ta armak eginerazitzea?

        Bai jauna, gure grabadore alaienari emango diozkat.

        Kontxazko kaja eta ortzak garbitzeko estutxerik badaukazu?

        Belarrikoak erakutzi egirazu.

        Emen dauzka delikadeza andienaz egindako batzuek.

        Orratz onek zenbat balio du?

        Brazelete ta brotxe oriek erakusteaz mesede egiguzu.

        Perlazko kollar ori ikusi dezagun.

        Pebete bat, fraskito bat erakutsi egirazu.

        Jostorratzontzi esmaltatu bat nai nuke.

        Utzi bizat urrezko lanerako kajatxo au erakutsi dizaiodan.

        Begira beza zer dibujo ederra, zer lan miragarria.

 

aurrekoa hurrengoa