www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eun saltzalle bat

 

        Euna, erakutsi nai didazu?

        Zer kalidadekoa nai du?

        Onanekoa; alkandorak egiteko da.

        Emen dauzka makiña bat pieza.

        Onek zenbat balio du?

        Aizkena ogeita lau erreal.

        Prezio orretarako txit fiña ez deritzat.

        Au naiago nuke.

        Holandako euna da; gorago kostako zaio.

        Zenbat nai dezu bera gatik?

        Emen dauka pieza bat, kana ogei ta amabi errealean, eta beste bat berrogei ta zortzian.

        Lasaitxoa da; ez dago tupitua bear aiña.

        Emen dauka beste bat geiago iraungo duena.

        Emendik ebaki egirazu amar alkandorentzat ainbat.

        Guarniziorik bear du?

        Bai, erakutsi egirazu batista petxerantzat.

        Batista au ongi datorkio eun ari.

        Orain nai nuke maindirak egiteko eun lodiagoa.

        Emen dauka non esleitu.

        Utzi beit mairako txit eun ona erakusten.

        Emen dauzka mantel txit ederrak.

        Serbilleta oien dibujua txit berria da.

        Lan gañgañekoa dauka.

        Bañan bear ez det.

        Naiago ditut eta ekatzu batistazko pañueloak.

        Seguru nago eze gustatuko zaiola erakustera noanak.

        Bi dozena artuko ditut.

        Zuk ez dauzkatzu jenero onak besterik eta irabazi baizik ez daikezu.

        Bere konfiantzaz ondratzen nauten jendeai alegiña egiten det gusto ematea.

 

aurrekoa hurrengoa