www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Emakume bat jasteko

 

        Etxeko andreak deitu du?

        Bai, sua pistuzu eta nere tokadorea prestatuzu.

        Betoz nere kaltzerdiak eta lokarriak.

        Emen daude, andrea.

        Orraztzeko oiala ekatzu.

        Palanganara ura botazu.

        Ura ez dago txit beroa.

        Ez da ajola.

        Almendrazko pastilla ez det billatzen.

        Emen dauka, andrea, goizean perfumegillearen etxean erosi erazi dedan pakete bat.

        Non da nere ortzetako eskobilla?

        Betoz nere ortzetako autzak.

        Esku oialak mudatuitzatzu.

        Barka bizat, andrea, txit garbiak daude.

        Ispillu au txit zikiña dago; igortzizu piska bat.

        Orraziak garbitzatzu.

        Kontuz orraztu nazazu.

        Illea kiskurtu nai ez det.

        Zapatak ala botiñak ipiñi nai ditu?

        Nere terziopelo beltzezko botiñak, mesede egiten badidazu.

        Kortsea lotuirazu.

        Geiegi estutzeirazu.

        Kordoia piska bat askairazu.

        Aski da, ongi dago.

        Ekatzu musuliña lanazko soña.

        Orrats bat jarrizu kuelloan.

        Kutuna komoda gañean dago.

        Jesus! pikatzen nazu!

        Barka bizat, beatzak gogorturik dauzkat.

        Zinturoia eztutuirazu piska bat geiago.

        Belarrikoak ekartzu.

        Nere erlojua gabineteko tximini gañean dago.

        Ekatzu terziopelo beltzezko txapela.

        Batistazko pañuelo bat.

        Zoaz kotxeroari esatera zai nagoela.

        Itxozu piska bat; ekatzu mangitoa ta guanteak.

        Atean dago kotxea, andrea.

        Gordeitzatzu nere gauzak, eta gela konponduzu.

 

aurrekoa hurrengoa