www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Oial tratari bat

 

        Oiala erosi nai nuke.

        Zer gisatako oiala nai du?

        Emen dauzka oial fiñen muestrak.

        Nai du oial kolore nabar duna?

        Ez, kolore batekoa naiago det.

        Zer preziotakoa nai du?

        Erakutsi egirazu onanekoa.

        Au da daukezun fiñena?

        Bai jauna, illean tintatua dago.

        Kolore ori etzait gustatzen.

        Beste batzuek erakutsi egirazu.

        Kolore au laister galduko du.

        Barka bizat, asko iraungo du.

        Oial onen eoera esamiña beza; oberik ez liteke aurkitu.

        Oial au meagi da.

        Emen dauka beste pieza bat.

        Lasaia da txit.

        Geiegi maneatua ote dagoen nago.

        Itza ematen diot eze lustrea kentzean irabaziko duela.

        Zuzaz fiatzen naiz.

        Kana zenbaten saltzen dezu?

        Eun ta ogei errealean.

        Nola! Kana sei eskutu lodian? txit gora irizten diot.

        Aizkeneko prezioa da?

        Erregatatzea etzait gustatzen.

        Larogeita amar errealean utzi dezakezu?

        Ez jauna, galduko nuke.

        Erdiratu dezagun diferenzia; emango diot eun ta zortzi errealean.

        Bere balioan darama; parrokiano bat ez galtzea gatik egiten det.

        Lau kana ebaki egirazu.

        Orain txaleko batentzat tela bear det.

        Emen dauka kolore guzietakoa.

        Au argiegia da.

        Mantxakorra ez dan bat eta garbitu al ditekena nai det.

        Dibujo au gustatzen zait, bañan bildur naiz kolorea galduko ote duen; tinta ona ez daukela.

        Egon bedi lasai ez duela galduko; ni fiadore naiz.

        Ezer geiago bear du?

        Raso, tafetan, katxemira eta seda mota guzietako surtidu on bat daukat.

        Orain orain bezela ez det geiago bear; paketea bidaldu egirazu erreziboarekin.

 

aurrekoa hurrengoa