www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eskerrak emateko

 

        —Eskerrik asko.

        —Eskerrak ematen dizkitzut=(agradezitzen dizut)=Esker dizut.

        —Txit eskergai=(agradezitua) nagokizu.

        —Eskerrik asko txit.

        —Millatan milla=(milloi bat) esker ematen dizkitzut.

        —Eskerrak ematen dizkitzut.

        —Eskergai=(agradezi)tzen det asko ontasun ori.

        —Txit eskergai=(agradezitua) nagokizu=Eskerrik asko dizut txit.

        —Ez dakit nola eranzun orrenbeste (atenziori) begiruneri.

        —Txit ona zera; ori ontasun aundia da.

        —Asko faborezitzen nazu; geiegi. =Mesede asko egiten didazu; geiegi.

        —Mesedez betetzen nazu moruz.=(Mesedez kolmatzen nazu.)

        —Nola pagatu al dezakizut zor zaitudana?=(Nola biurtu dezakizut.)

        —Adiskidetasuneko prueba berri ori askoz andiagoa da nik itxedon (espera) nezaken guztia baño.

        —Lotsatzen naiz zuri neke ori emana.

 

aurrekoa hurrengoa