www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Uda azkena

 

        Uda azkena da frutuen denbora.

        Maztiak baño gauza alegreagorik ez da orañ ezertxoere.

        Emen ardo onak izan bear dute.

        Emen daukazu mazti zati bat oraindik bere mordoakin.

        Ardo zurian uztea beranduago egiten da.

        Udazkeneko enkantuak laister bukatuko dira.

        Egunak asko laburtzen dira.

        Ostoak oritzen eta erortzen ari dira.

        Egun bakar batzuek baizik etzaizkigu gelditzen onak.

        Goizak eta arratzaldeak otzak egiten ditu.

        Gauak luzeak daude.

        Arratzaldeko lauretan ezin ikusi da.

        Bostetarako argia piztu bear da.

        Sua gustatzen asi da.

        Beleak koauka asi dira.

        Negua gerturatzen ari da.

        Askoz obe; otza obea da, laño itotzen duten oiek baño.

 

aurrekoa hurrengoa