www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV itzelkarra

 

        INAZIO. Jaungoikoak egun on demala, Jose jauna.

        JOSE. Bai zuri ere, Inazio; ongi etorria zerala.

        I. Atsegin det onela ikustea; ta, etxekoandre, seme, alabak nola daude?

        J. Osasunez eta zuen galdez zuek serbitzeko gelditu dira.

        I. Esker milla; gu ere bada jaikitzen gera guziok, Jainkoari eskerrak ta naiginduzke serbitu. Au da notibua sartu erazi nauena emen, eta orain nua ikullura abereak ikustera. Au edertasuna dauka! Asko ta mardulak! Jainkoak beinka ditzala! J. Orrelaxe gustatzen zaizkit; gizon argia ta ondo azia bezela zabiltz. Eta, zure semearekin? Onela ikastendute obeto zer egin bear duten; ikusten duenak indar geiago du esaten danak baño.

        I. Bai jauna; ori badakit, baño nere atsekabea da ezin erakutsia berorrek bezela gauza premiazkoak, nola diran irakortzen eta eskribatzen, zeren neronek ere ez dakidan. Zazpi urtera dijoa ta ezer ez daki, ta gaur da aurreneko eguna mezara daramana. Erregutzen diot bada ez dedilla aserratu berorren itzalera arrimatzen naizelako, ez izanik igoalekoa; zeren geiago zaletu nau berorren jakinduriak, pintasunak eta erakusteko gogoak, nere lotzagabetasunak baño; batezere berorren ontasunak ta nereganako apizioak erakarri dit nere gurasoentzat aiña gogo edo geiago, eta barkabizat.

        J. Ezta zeren; kontrara eskerrak ematen dizkitzut konfianza orrekin egiten didazun mesedea gatik, eta egingo det alegiña gusto andiarekin zure deseoak betetzeko, bada uste det premiazko gauza dala dakienak ez dakienari erakustea. Goazen bada Jainkoak eta Elizak agintzen duen bezela jaia gordetzera; au da, mutiko oiei erakutziaz zer egin bear duten meza osoa entzutera.

        —Periko, prest aiz? Ea bada, gertutu ari ire kideko lagun Patxiko gana ta geldi geldi joanaz ikusiko diagu nola erakusten diokan zer dan Eliza, eta meza nola entzuten dan.

        PERIKO. Zer dek bada Eliza, ta nola entzungo dek meza?

        PATXIKO. Ara iristean ikusiko dek: etxe bat, gurea baño ederrago ta garbiagoa, eta entzungo diagu meza eserita, zuti edo belauniko apezari begira.

        PERIKO. Egiaz orrela agertzen dek gure begietan eta ala dek gaur ikusiko deguna, Jainkoak nai badu; baña nere aitak dionez Eliza formatzen die, kristau fiel guztiak, nola gaituan i, ni, gure aitak eta beste gizon ta andre kristau geranak; batez ere apaizak, zeñetatik egiten diran bikario edo erretore, apez nagusi, ipiztiku, lenapezpiku ta kardenalak, zeñ guztien buru eta Jesukristoren bikarioa dek Erroman egoten dan aita Santua. Onek eta besteen arteko jakintzuak jarririk zeaudek kristauak jakin ta egin bearditugun gauza guztiak agertzeko eta guk itxu itxuan, kunplitu bear zitiagu; baña guziez gañera Jaungoikoak, Moisesen medioz, erakutzi zigunak, zeñak itz gutxitan dituk: iñori ez gaitzik egin, au da, guretzat nai ez degunik, eta amatu gure gurasoak, zarrago edo andiagoak eta lagun guziak; baña mundu guziaz gañera Jaungoikoa. Ona itz gutxitan esanik zer egin bear diagun; eta onezaz gañera sinizten badituk kredoan dauden fedeko gauzak, ezer paltako etzaik. Meza enzuteko modua ere eztek ik esan dean bezela nai dedanean balauniko eta nai dedanean eserita edo zuti egon. Badakik aundiago ta zarragoai utzi beardiagula aurrerapena. Ongi bada; joango gaituk gure aitan atzetik eta nabarbendu gabe (bada leku guzietan ez diagu ibilli bear igual, baizik tokiari datorkion bezela), eta debozio andiakin egingo diagu berak egiten dutena, urbeinkatua artzean, erreberenziatu, belaunikatu, zuti, eseri eta siñatzean eta beste gauza guztietan; eta ez bakarrik begiratu apaizari, baizik gauza megoperrai biotzez, ta santuen irudiai begiz, oroitzen gerala zeruan benaz daudenaz, errezatzen diegutela, eta erregutu eta begirunetzen ditugula begirune andiarekin, eta aizkenik gogartatu gure Jesukristoren eranpe ta beste misterioen gañean.

        INAZIO. Ederkiro mutilla! Au seme jakintzua dauka! Oni aditu diodanetik esagutzen det obeto apaizen premia eta oiek egiten duten serbizioa.

        JOSE. Bai, gero itz egingo degu oiezaz, eta zuek asko dezute gaur dotriñarik. Patxikok irakortzen ikastean eta Erretore jaunak azaldutzean ikasiko du Perikok bezela. Oraiñ torizute zaria; txanpon onekin pelota bat erosi ta ari zaitezte guk bizarrak kendu edo meza eskila jo arte, baño gaur bakarrik, kaleko mutill eta dirugabe, eta beste igandean emango dizutet dirua berakiñ edo alkarrekiñ jokatzeko, bada gaur asko dituzute elizako orazioak eta galtzen duenak erreza ditzala meza ondoan erregutuaz premian dagoenarentzat eta guri emandeigun komeni zaiguna. Ea bada, aurrera zaitezte ariñ langa ta murkatzak igaroaz brinko batean edo eskuan gañean oñakin eta gorputzakin ikutu bage. Esan dizut, Inazio, apaizak gatik uzteko, zeren gaztean aurrean etzaizkit gustatzen izkuntza oiek. Orain ez degu denborarik eta biurtzean jardungo degu. Ezta ondo ere gure semeak gere aldamenetik utzitzea, bañan ez gentzake beste gauzarik egin, zeren dauzkagun milla lan egin bearrak. Orobat dek txarkiro kaletar gaizki azi edo asko jakinetara aldetzea, zergatik gauza okerrak ikasten dituzte; ordea bearda argitu begia baserrietan baño obeto; ez gaizki egiteko, baizik engañatzen utzi ez ditezen. Gañera naidet burruka ibilli ditezen eta ez olloak bezela igesi bildurrez eta guzien farregarri. Au da ona emakumentzat, baño ez gizakume trebentzat. Gaitzikgabea ta toleskabea txit onak dira, baña boboa ez da ezertarako. Azi ditzaigun bada munduan bizi bearduten moduan; ordea Jainkoan bildurtasunean zeñ dan jakinduriaren aziera, eta prestuak; eta gizon ondratuak beren artetik botako ez dituzten gisan. Eta au logratzen da bezuzendearekin. Izan gaitezen bada saiatuak eta bear bezelakoak, ez arduragabeak; ikusi dizaigutela ez degula nai ta ez ere egin besterentzat, iñork guri egitera nai ez degunik, eta ibilkatu dezagun onesguna, zeren ez da goitarde aundiagorik premian dagoena erremediatzea baño.

        INAZIO. Ordua jo du, Jose jauna, ta bagoazke elizara; mutillak ere zai daude atean.

        JOSE. Eta ondo beroturik alaere. Asko izerditu zerate.

        MUTILLAK. Eta berok ere arpegiak garbitu ta leundu dituzte; orain emango diegu musu bana ta jarraituko diegu elizara.

        JOSE. Goazen bada; baña ez da gauza gaiztoagorik izerditan egotea baño aizetan edo leku otzetan, batezere sartzea elizan edo uretan.

        Askoz okerrago da ur otsa eratea baño, zeren egarri danak nai du eran, goseak jan bezela. Bestetik nik nai det gizona oitu dedilla neketara ta atzekabetara.

 

aurrekoa hurrengoa