www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII itzelkarra

 

        IGNAZIO. Ola nere mutiltxoak! Debozioz eta nik nai nuen bezela egontzerate elizan, eta uste diat zuek ere atsegiñez egon zeatela ta berriz etortzeko gogoa idukiko dezutela.

        BIAK. Bai jauna, pozik etorriko gera gaur zortzi ere.

        JOSE. Ori ondo; baña orain asko dezute meza ta bezpera aurreko pelota partiduaz, eta gaur zortzi geldituko zerate danboliñera dantzan edo begira egoten. Orañ zoazte aurrera ta gu joateako eman zaiozute jaten eta eraten abereai ta zoazte preztatzen irakortzen azteko Patxiko ta bere aita. Ala, Inazio, ez lotzatu, zeren ez zuaz iñori gaitzik egitera, ta au izango litzake lotza ta pena, baizik pozkida zaite ta Jainkoari ezkerrak eman zaiozu zure gutizia eta gauzarik bearrana eskuratzera zuazelako. Alkateak erautzi bear lukete elizako ekintzak bitartean bezela egoten iñor, ez tabernetan bakarrik, baizik kafetan eta truko maietan orazio eskila jotzean, eta aginte au egiten ez duten jabe guztiai paga eraziko nieke diru asko bear dunai emateko. Gogorra izango nintzeke! Etxe oietara ez dira joaten premiaz, baizik jokatu ta moskortzeagatik, eta oiek dira iturriak nondik datozen kalte ta atsekabe izugarriak. Nai aiña denpora dute egunaz tragu bat edo kafea artzeko, eta ez badute asko, eraman dezatela beren etxetara, zeñetarako utziko nieke ordu pare bat illundu ezkeroztik saltzen etxetarako eske dijoazenai; eta ala artuko lukete beren emazte ta aurren ondoan oberekin batean, eta ez oiek utzi goseak eta otzak argia erretzen ez orduraño, eta gizonak gaztatzen alferrik aiek premian daudela. Beren etxeetan lanik ez duten gizonak eta denbora ezin igaro, joan ditezke beste beren aide edo adiskidenetara edo. Gazteak ere joaten dira eta galgirotu geiegi, eta egunez ere obelukete oiek eta bai ere beren aitak joango balira pillotan, boletan, balenkan edo dantzan dabiltzan lekura, eta nai ta nai ez parte artu erazi nolabait gazte guziai joztaketa batean edo beztean, eta beti aldan formalidadeakin juezak jartzen dituztela dudak erabakitzeko, naiz mutikoak izan; bada txikiak ere andian antzera nai izaten dute, eta orretan ez dago gaitzik. Onetarako egon bear lukete leku bertan eta sartu ere partiduetan apaiz, alkate eta zar ta erriko jaunak, eta oiek ikusirik egongo lirake gazte guztiak leku agirian gaitzik egin gabe, orain bezela; bada dozena bat urte baño lenago egoten dira bazterretan fumatzen eta beste gaiztakerietan. Eta oker oien eranzungarriak dira esan diran jaunak. Gogoan kontra ere an igaro bearlukete jai arratzaldea, eta ez zilegitu beste berpatzerik nolata irakurtzen edo eskribatzen edo beste gauzaren bat ikasteko ez dan. Zenbat negar da atsekabe itzuriko lituzkete sakrifizio txiki onekin bakarrik! Pelota partidu señalatu erbeztetarrak jokatzen dituztenak ere kalte aundiak eta eriotzaren bat ere erakartzen dituzte diru geiegi trebesatzen dalako, ta tasa jarri bearlitzake; geiena ontza bana urre jokalari bakoitzentzat eta 20 erreal beste ikusleantzat. Nai aiña da baskari baterako, eta ala ezta izango notiborik tranpa egiteko edo suspitxatzeko, eta jakiten bada geiago egiten dala kendu eta eman beartuai. Onela izango lirake partidu ikusgarriak, eta bestela dira zezen jokua baño ikaragarrigokoak. Eta guzien gañetik zelatatuko nituzke nik karta jokulariak, eta kendu maiean billatzen dan dirua, ta jokalariak presondegira eraman.

        INAZIO. Orduan bai izango giñakela doatsuak! Ala izan dedilla. Eta para ditezela lenagoko gisan dantza ta josta mota guztiak. Amen.

        JOSE. Etxera eldu baño lenago adierazi bear dizkitzut beste gauza bi. Bata da: gazte guziak aldapa gora ez dabiltzenean, ala elizara edo kalera edo peztara joatean, nola etxeratzean, kantatu bear luketela, ez bakarrik, baitaere biñaka, irunaka edo lagun dijoatzen guziak zarrak eta gazteak. Onetarako autatu bear dituzte itz neurtu ederrenak eta eslejituenak; ala iritxiko dute, berriketa eta bear ezdiran itz lanak utzirik, unore ona beren artean eta alegerantza aditzen dieztenetan, miñez daudenai ta iñoriere kalterik egin bage, eta obena agertzea boz edo eztarri mirari garrien batzuek, zeñak musika ikasirik irabaziko luteke sari eta bizimodu ona. Nere ekaiak dira guztiak erabiltzea goaitu gabe beren mesedean eta iñori kalterik egin bage, eta iritxitu au bearrean arituaz aste egunetan, eta jaietan joztaketa bidezko ta agirikoetan. Beñere ez geldi: beti ibillian dantza, salto, pillota, balenka, bola, makilla ta joku gorputzak indartzen dituztenetan, edo premiazko gauzak ikasten eta iñolaere ez alferkerian eta galgiroan. Oituran dago bada aurrerako kemena eta alegiña saiatzea; bada gizakuma ta emakuma trebe ta saiatuak aterako dute bere bizimodua lanari neke iritzi gabe. Beste gauza da sekula jarduki, arazo eta boaldatan parterik ez dutela artu bear zeren irriskatzen dira nai gabe askotara eta ez ezer irabastera, baizik bizia galtzera, ziegatan, ezkutatua edo erbestean egotera, edo igesi edo ekadoietan ibiltzera. Berezki edo aldedaridetan sartzen diranetatik millak galtzen dute, ta batek bakarrik gizendu beste gizajo toleskabeen odolarekin. Eta onek agintea artzean zer egiten du? Astu ta farra lagundu ziotenaz, eta bera aberastu galanki ta begiratu ta lagundu bere aide ta adiskide ta losentxariai, eta bear bada bere etzai edo beraren kontra ibilli ziranai; batezere bearretez, oietan zerbait igarri edo bildur bada. Esagutzen det gizon alde guztietatik ondradu ta txit prestu bat munduan presturik bada, aurrenekoan lekuan bere bizia bein baño geiagotan ari batetik zinzilik iruki duena. Kostituzio ta Erregiñaren alde artu zuen arma lenbizikoetatik eta 1820 ta 30 izan zan Mina, Manzanares eta Jauregiren laguna Franziara joanik eta ango indarra sartu zanean Espanian 1823 alde egin zuen Koruñaraño. Orregatik aurreneko lekabildea utsi ta artu bear izan zuen beste bat, zeñekin arkitzen zan ongi, ta eman zioten beste ekintza bat, eta artu zuen lena utsirik. Asi ziran guda ondoren beste boalda batsuek; ordea berak bere lanak egin zituen piñ guzien gañetik. Gobernuak eskerrak eman eta esateraño besteak baño obeto bete zituela; eta ala ere, berak nai etzuela leku onetik bidaldu zuten txarragora. Bai eta serbitu zituen beti salginde bage bere etsaiak ere; baña batez ere bere adizkide ta lagunak, etxean arturik eta erbestera lagundurik. Aizkenean, gizon oso ta doatsu au bizitu bazan ere errietako guztiak maitatu ta miraritzen zutela, bere ondamuz letradu bat etzan aspertu gezurrez aurrena paperetan, ta gero Madrida joanik, bota ta bere lekuan jarri arte, orain dala 8 urte. Kale gorrian paratu zituen bada zenar emaste ta 8 seme alabak, eta egon dira 6 purgatorioan baño ansiya geiago igarotzen, alik eta oiek ondo aziak eta obeto ikasiak, guziak arritzeraño, irabasten asi arte, aldunak lagundu gabe Jainkoak baizik, zeñek estutzen du baño ez ito. Igesi joan zan bat eta bere semeakin gizon on aren etxean igaro 20 egun, onen beso, mai ta oian, gaur ministro da; eta leen bere edo semeen eskuz eskribitzen eta agindu bazion ere birritan bere laguntza ezdu nai izandu orain iritxi ez jarduera eta ez kitorrarik; eztaere bi letra egin. Orregatik beragatik alako gizonai itxi zaiozkatzute zuen belarriak eta ateak eta begi itxuan obeitu Gobernuari; batezere Irurak-bateko erriak eta semeak.

 

aurrekoa hurrengoa