www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gosaria

 

        Gosaldu dezu?

        Oraindik ez.

        Atzegin det; nerekin gosalduko dezu.

        Txit gustu aundiz.

        Deitzera noa jakiteko gosaria prest dagoen.

        Gosaria maian dago, jauna.

        Guztiak jan-lekuan daude.

        Bereala jatxiko gera.

        Emen eseri zaite.

        Zer nai dezu eman deizudan?

        Urdai azpia edo txirlak nai dituzu?

        Zuk nai badezu, txirla batzuek.

        Txit preskuak daude.

        Emen dauzkatzu opeak eta opillak.

        Egirazu mesede manteka onera emateaz.

        Ez dezu ezer jaten.

        Nai dituzu arraultza egosiak?

        Zuk uzten badezu, artuko ditut alkatxofatxo oietatik.

        Arritzatzu, arritzatzu; emen dauzkatzu olioa ta ozpiña.

        Or daukazu zure ondoan ardo zuria.

        Eskerrik asko; gosaltzen ez da edaten ardorik beinere.

        Arrezazu taza bat te.

        Gusto aundiz.

        Oraintxe artu det taza bat kafe esneakin.

        Gustatzen zatzu txokolaterik?

        Batzutan artzen det.

        Taza bat kafe artu bear da jana iritxi erazitzeko.

        Onek indar asko du?

        Txit ederra da.

        Moka egiazkoa da.

        Bear ainbeste azukre badauka?

        Arzazu azukrea.

        Ez dezu esango ezetz (esto significa el original, pero me parece ke debe sobreentenderse tanbien y es mas oportuno) ez dezu esango (o esan bear) ez dedala.

        Esker milla; bukatu det.

        Txit ongi gosaldu det.

        Ezin baskalduko det.

 

aurrekoa hurrengoa