www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kotxegille bat

 

        Kotxerik badaukazu saltzeko?

        Karruaje on bat eta ederra nai nuke.

        Emen dauket bat aizkeneko modakoa ingeles modura.

        Ingeles modura? Itxuraren gañean izan dedilla ordu onean, baña sendotasunean, badauzkat notiboak dudatzeko.

        Nai du karretela ingelez bat? Badaukat bat; baitaere berlina bat eta lanzezko faeton bat.

        Arrigarria da kontinentean aurkitzea karruaje ingelez bat guzizkiro berria, zeren deretxo andiak pagatzen dituzten.

        Bideko kotxe bat nai nuke lau gurpillekoa.

        Sendoa nai det eta itxura politekoa.

        Ementxe dauka bada bear duena.

        Au da berorrek deseatzen duena bezelakoa, ariña ta egokia.

        Zinzilik ongi paratua dago ta txit ederki dabill.

        Konfianza guziakin artu dezake.

        Gurpillan sendotasunez erantzuten didazu?

        Bai orixe.

        Nolata uzte gabeko agertukizunen bat ez datorkion obligatzen naiz sei illabetean mudatzera gurpillak, lantza edo beste karruajeko edozein zati falta arkitzen zaiona.

        Noizik beiñ gurpillak untatu erazi ezkero, karruaje onekin buelta eman daikio Europa guziari.

        Muelleak eta ardatza dira sendotasun gañgañekoak.

        Trena ez deritzat txit sendoa.

        Barka bizat; zurak daude bere sazoian; eta burniak dira ederrenak.

        Karruaje oberik ez liteke aurkitu.

        Iriki beza atea.

        Oi! Au nekeza dago!

        Txit ederki izten da.

        Estribua txit medarra da.

        Moda da.

        Barrena ongi esamiña beza.

        Forrua oialik fiñanekoa da.

        Naiago nuke tafiletez forratua balego.

        Galoiak sedazko eta lanazkoak dira.

        Txit ederki forratua dago.

        Almuadoiak muellezkoak dira eta zurdaz beteak.

        Bolsak, kristalak, kortiñak, farolak; guztia da txit ona.

        Toki ezkutatu asko ere daude.

        Txapel ta paraguasentzat badaude ugalak.

        Zaldiak erazteko prest dago.

        Eta baka non dago?

        Almazenean dago atzetik jarri bear dan kofre batekin.

        Biajerako ta paseorako serbi dezaken karruajea da.

        Kolorea etzait gustatzen.

        Barniza ez da zartatuko.

        Zer kolore nai luke?

        Berde illuna nere armakin eta nere izeneko letrakin.

        Zerbait gerturatzen bagera bere preziora, berorren gustora berriz pintatu eraziko det.

        Zenbat nai dezu bera gatik?

        Txit garesti da.

        Damu det, baña gutxiagoan ezin eman nezake.

        Badaukat lantzezko bat merkego emango diodana.

        Txit gutxi da.

        Ez dago erortzeko bildurrik.

        Anziñako bat da.

        Ardit bat ez nuke emango bera gatik.

        Artuko det lenbizikoa; baña truekean emango dizut Millanen erosi nuen karretela bat zillarrez adornatutako tresnakin, zergatik ongi ez datozkien kotxe onen doratuai.

        Egin bizat mesede berorren señak emateaz eta esateaz zer ordutan joango naizen berorren etxera. Nere interesak asko galtzen ez badute egingo det berorrek nai duena.

 

aurrekoa hurrengoa