www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jaun bat jantzitzeko

 

        Juan, jantzi nai det.

        Ekartzu nere soñekoa.

        Nai du bata eman deiodan?

        Ekarri egirazu alkandora ta gorbatin garbiak.

        Nai du alkandora fiñ bat?

        Ez, betor basto bat.

        Ekarritzatzu nere galtza motxak, kaltzerdiak eta pantaloia.

        Kaltzerdi arizkoak edo lanazkoak nai ditu?

        Arizkoak jarriko ditut bero egiten duelako.

        Kaltzedi oiek urratuak daude.

        Maneatu eragingo ditut.

        Emen dago beste pare bat.

        Nere zapatillak.

        Ur beroa botazu palanganara.

        Bizarra kentzera noa.

        Nagusiaren labañak ez dute ebakitzen; batak ortza dauka.

        Txorrostzalleari eraman bear zaizka txorrostzeko.

        Jaboia ta ispillua emen daude.

        Ur au irakiten dago.

        Otza emen dago.

        Betor eskuoial bat.

        Bizarra kentzen dedan artean jarrizu alkandora berotzen.

        Ara emen orraziak.

        Olioa betor.

        Nere zapata berriak garbiak daude?

        Bai jauna.

        Baña botak jarriko ditut loiak egongo didalako.

        Ekatzu sedasko nere txaleko beltza.

        Zein kasaka ipiñi nai du?

        Berria.

        Nere kasaka urdiña zikiña dago; mantxa kentzalleari eraman bear zaio.

        Beste lebita jantzi nai ez du?

        Arrazoi daukazu.

        Eskobillatuzu nere txapela.

        Eskobilla ez det arkitzen.

        Emen dago.

        Ekatzu pañuelo bat eta nere guanteak eta guardasola.

        Poltsea astzen zaio.

 

aurrekoa hurrengoa