www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zaldi bat erosteko

 

        Zaldi bat erosi nai nuke.

        Saltzeko zaldi onak dauzketzu?

        Kastarik onenetakoak dauzkat.

        Nere ikulluak zaldi ederrez beterik daude.

        Egin beza mesede nerekin zalditegian sartzea, eta bere gustora eslejituko du.

        Nai du arabe andaluziko zaldi bat?

        Anka onetako zaldi ingeles bat nai nuke.

        Nai det azpirako, tirozko zaldi bat.

        Esamiñazu baio ori.

        Etzait gustatzen.

        Txit argala dago.

        Txikia da.

        Begi bakarra da.

        Gurdiko zaldi bat dirudi.

        Jamelgo bat da.

        Eta au? Begira bizaio zer abere ederra. Ezin billaliteke beste bat oberik.

        Etzait komeni; kolore argiegia dauka.

        Kolorea etzait gustatzen.

        Burua ez darama ongi.

        Goazen beste ikullura. Ez bedi gerturatu, zeren zuritxo orrek ostikoka eman oi du.

        Beor begillun ori gañgañekoa da. Gustatuko zaio segurki.

        Etzait disgustatzen.

        Zenbat urte dauzka zaldi orrek?

        Bost urte dauzka.

        Aoa ikusi deiogun.

        Txit gaztea da.

        Probatu nai du? Ikullutik aterako det.

        Berealaxe silla paraeraziko diot.

        Illean igo deiola aurrena mutillak.

        Gero nik igoko diot.

        Erabilli erazi egiozu pausuan, trotean, galopean, bridari lagata, eskupe guztian.

        Pauso ona dauka.

        Ongi presentatzen da.

        Geldi zaite; jatxi zaite; ni noa probatzera.

        Silla jarri egiozu.

        Ao gogorra dauka; ez dauka aorik.

        Sutzua da.

        Desbokatzen da.

        Izutia da; txit berekoia.

        Erren piska bat egiten du.

        Ez jauna, barkabizat; abere txit ederra da; sinistu dezakit.

        Zenbat nai dezu bera gatik?

        Erantzuten didazu ez daukela gaitzik, maña txarrik?

        Erantzuten diot ez duela maña txarrik eta sano dagoela.

        Jarri dezagun agiri bat, eta kondizio oriekin artzen det.

        Erregutzen diot bota deiela begirakun bat zaldi pare oni.

        Bi abere gañgañekoak dira.

        Prezioa neurrian izango dala uste det.

        Salduak daude; perratu bezin laister bidalduko ditut erostunari.

 

aurrekoa hurrengoa