www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

II itzelkarra

 

        JOSE. Uste det ni bezela zu ere idimerkatura zuatzela.

        IGNAZIO. Bai jauna, salerosiak nola dijoatzen ikustera, eta ez bada lotzatzen berori nere ondoan joaten lagunduko diot.

        J. Kontrara, atsegin artukodet alkarrekin joatearekin, zergatik laguna konbeni da bidean, eta batez ere zu bezelako prestua ta alaia izan ezkero.

        I. Ezkerrikasko: kafea ere batean artukodegu; ta goazen itz egiñez amorio onean.

        J. Beardan bezela, etzera bakarrik; kafea ta txurruta; onelako okasiotan, geienak artzendute. Au ere modatzat sartuzaigu, ta ikusten dana ez da utzitzen; eta erdigaitza, gero ardoarekin mazpillatzen ezbagera, gaztatu ta gure buruai kordea galtzeraño.

        I. Gizonak eta alare! Zenbati igarotzen zate au! Baña Jainkori ezkerrak orandaño libratu naiz onelako estutasunetikan.

        J. Ez da zori on txikia; eta berriz esaten dizut gure bizian artu ditugun gaigiroak utzi bear ditugula. Guk onela eta emakumeak gutxi gora bera gure antzera, arrasatzen ditugu etxeak. Oiek ollo, ollanda, ollazko bana, edo arraultza batzuen aitzakiakin, juaten dira gure gisara kasi asteoro merkatura, ta txokolatea asko ez balitz bezela edaten dute gañera txurruta, non uzten duten guztia, ta etxean arkitzen dute diruaren eta gauza askoren premia, eta ez txikiagoa lan egin bearzutanaren falta; eta gu ez gera aspertzen aliketa kafea ta ondorengoak artuarte, asko ez balitz bezela gure gaztetasunean gastatzen genduen txiki ardoa ogi koskorrarekin, eta premigutxiagoko belartabakoarekin; eta oraindik gaiztoena da umeai ematen diegun ejenplo gaiztoa. Esaten dizut egiazkiro: nere txiki denboran baño geiago irabazten da gaurko egunean; bañan premiak ere geitu dira, eta etxeak aurreratu bearrean dijoaz atzerontz.

        I. Eta zer egingo degu, datorrena datorren bezela artu baizik? Eldu gera bada merkatura, ta biurtzean jarraituko diogu gure jolasari.

 

aurrekoa hurrengoa