www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Baskaria

 

        Asko atsegin det zu ikustea. Egingo dirazu mesede nerekin baskaltzeaz, ez da ala?

        Esker milla; pozik egingo nuke, baña ez nago jantzirik.

        Ez, ezeizu utsi orregatik; bakarrik egongo gera; nere emaztea ta semek kanpoan daude.

        Zer ordutan jaten dezu?

        Ordu erdi labur barru.

        Ematen dizut baiezkoa, lagunduko dizudala, baldin ni gatik geiago jartzen ez bada.

        Eskeintzen dizut biotzetik.

        Eta ondo egiten dezu.

        Goazen jantokira; zopea maiean dago.

        Eseri zaite or su ondoan.

        Milla esker.

        Arrotzaren zopea gustatzen zatzu?

        Fideoak naiago dituzu?

        Baldin kontatu banu zu baskaltzen irukitzeko satisfazioarekin, aginduko nuen makarroiak egiteko.

        Eskerrik asko; ez dute faltarik egiten neretzat.

        Zopa au ederra dago.

        Nai dezu aragi piska bat?

        Beldur naiz ez dala egongo ondo egosia zuretzat.

        Etzait gustatzen geiegi egosia.

        Artzazu txalaren gibela.

        Botaiozu limoi zumua.

        Eskatuko dizut ari iztar piska bat.

        Giarrea edo gizena gustatzen zatzu?

        Egirazu mesede probatzeaz eper enpanada au.

        Egaztiakin egindako orren zaleago naiz.

        Arrairik jan ez dezu?

        Barkairazu; izokia orantxe artu det.

        Lenguadu oiek ez dituzu probatu nai?

        Gatzontzi ori eman nai didazu?

        Juan, jaun oni ogia emaiozu.

        Ganibeta ondo ebakitzen duen bat ekartzu.

        Orain bidalduko dizut ollaskoaren ego bat.

        Naiago dezu iztarra edo buztan aldetik?

        Au letxuga ederra!

        Juan, platerak aldaitzatzu.

        Ekarritzatzu kutxara bat eta tenedore bat.

        Begira; mantelera ixuri dezu saltsa.

        Nolakoa aurkitzen dezu arkume au?

        On ona.

        Poztutzen naiz asko zuri gustatzen zatzulako.

        Ezpinakak gustatzen zatzu?

        Patatak eskatuko dizut.

        Ez dezu edaten.

        Utzi egirazu Maderako ardo onetatik kopara botatzen.

        Or daukazu ardoa zure aldean.

        Nai dezun bezela serbizaite.

        Utzi egirazu ollanda onetatik ematen.

        Eskerrik asko; geiegi jan det; bear nuen baño askoz geiago.

        Ikusi dezu nere itza bete dedala; ez degu iduki egunero baño geiago.

        Erregeren baskari bat da; amarrek ainbeste jan det.

        Juan, postreak.

        Ea, txanpañatik beste kopa bat.

        Ezin det.

        Artzazu nai dezuna; emen dauzkatzu udarak, matsak.

        Juan, emaiguzu kafea. Gero joango gera jira bat ematera.

        Ekartzazu ur beroa aoa ta eskuak garbi ditzagun.

 

aurrekoa hurrengoa