www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Morroi bat ajustatzeko

 

        Ostatuko nagusia gandik jakin det kamarero bat bear duela.

        Bai, Ingalaterran serbitu duen kamarero bat bear det.

        Ni Ingalaterran ez naiz egon beiñere, baña serbitu ditut kontinentean ingeles batzuek.

        Serbitzea txit ondo esagutzen det.

        Esairazu zer dakizun egiten.

        Nik dakit etxeko lanak egiten, orraztzen eta bizarra kentzen.

        Badakit maia serbitzen, eta bear balitz baita sekretarioaren lanak egiten.

        Nongoa zera?

        Franzesa.

        Eskondua zera?

        Ez jauna.

        Bai jauna, nere emastea Alemanian dago.

        Gisatzen badakizu?

        Bai jauna, eta badakit makiñabat erreposterian.

        Lenago biajatu dezu?

        Askotan biajatu det Franziatik, Italiatik eta Alemaniatik.

        Alemanez, italianoz itz egiten dezu?

        Entenditzen det eta entendierazi daiket.

        Esagutzen ditut Europako fondarik onenak, paseoak, neurriak eta monedak.

        Denbora asko da enpleo bage zaudela?

        Bi illabete.

        Bitartean zer egiten dezu?

        Egunka serbitzen det.

        Zergatik despatxatu zaituzte?

        Zergatik utzi zenduen zure nagusia?

        Nere nagusiak despatxatu ninduen, zeren bere galduera batzuek obligatu zuten gaztuak gutxitzera.

        Denbora asko egon ziñan beraz?

        Urte bi ta erdi.

        Emen dauka bere agiria; au asko ez bada, informeak eskatu bizaioke...

        Zer salario zenduken?

        Zer salario nai dezu?

        Urtean seireun peseta, etxea ta janaria.

        Ibiltzeko nola dan illean larogei peseta, etxea ta janaria.

        Geiegi da; nik orrenbeste ez det ematen.

        Barka bizat, baña kondizio oiek moderatuak dira. Kamarero bat ez da nausiaren soñekoa gastatzen duen lakaio bat bezela.

        Ongi jastea asko kostatzen da.

        Ongi da, emango dizut eskatzen dezuna.

        Baña adierazitzen dizut kontuzkoa izateko eta ez lagun gaiztoakin ibiltzeko.

        Uste det nizaz kontentu izango dala.

        Ikusiko degu zure itza gordetzen dezun.

        Biar biurtu zaite ta errespuesta erabakikoa emango dizut.

        Guztia pronto idukizu zeren bereala bidean jartzea pensatzen det.

 

aurrekoa hurrengoa