www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zapatari bat

 

        Zapata batzuek nai nituzke; egiñik badauzkatzu?

        Badauzkagu makiña bat pare zure disposiziora.

        Ekarri egirazu neurri danetako pare batzuek.

        Utzi egirazu proba erazitzen.

        Neur noa probatzera.

        Zabalegi dira; ez det kalzadore bearrik sartu erazitzeko.

        Barka bizat, jauna, txit ongi dakazki.

        Zapata sendoak ezin egonditezke zapatillak bezin neurrian.

        Ikusi dezagun beste pare bat.

        Estuagi dira.

        Beatzetan miñ ematen dirate.

        Miñ ematen dirate.

        Erabilliaz zabalduko dira.

        Ez det nai miñ eman dizaten.

        Ezin ibilliko nintzake berakin.

        Bi egunean erabilli ezkeroztik ez diote miñik emango.

        Oña zabal iduki nai nuke.

        Goragi datozkit; beeragi datozkit.

        Beste pare bat egin bearko didazu.

        Neurria artu egirazu.

        Botak erakutsi egirazu.

        Ona emen pare bat non daukan.

        Kakoak ekatzu.

        Orpoan estuagi daude.

        Ekatzu etaratzallea atera erazitzeko.

        Bota oiek ez dira neretzat egiñak.

        Eramaitzatzu ta egirazu beste pare bat lenbait leen.

        Larru ona izan dedilla.

        Ekatzu gai ona zure bezeroa izatea nai badezu.

        Egingo didazu ere tafilete lasto kolorezko zapatillak.

        Erregutzen dizut ez faltatzeko.

        Astean aizkenera bidalduko diot enkargatu didana.

 

aurrekoa hurrengoa