www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Adiosa edo despedida

 

        Nola! Usten al gaituzu?

        Oraintxe etorri bazera.

        Piska bat zaude.

        Zuen ondoan geiago ezin egonarekin atsekabe andia artzen det.

        Joan bearra daukat. Berandutzen dijoa.

        Txit berandu da.

        Apartatu bear degu.

        Utzi bear zaitut.

        Biurtzeko denbora da.

        Txit presaka zaude.

        Zergatik dezu ainbeste presa?

        Lan asko daukat.

        Gaur lanez ingurutua nago.

        Ezin laga daizkedan lanak dauzket.

        Txit urrutira joan bear det.

        Leku askotara joan bear det.

        Alkar arturik gaude lan baterako.

        Txit presako lanak dauzkat.

        Berandu allegatuko naizela beldur naiz.

        Atsekabe det zu uzteaz.

        Beste batean egongo naiz denbora geiago.

        Berriz laister uste det ikusiko zaitudala.

        Laister irukiko det zu berriz ikusteko gustoa.

        Al badet biar biurtuko naiz.

        Etzaitut atsekabetu nai.

        Damu det zure agertua ain laburra izatea.

        Beste batean geiago egongo zera.

        Noiz izango degu berriz ikusteko poza?

        Al dedan laisterrena.

        Lan gabe nagoenean bertan.

        Adiu.

        Ongi bizi.

        Egun on. Gau on.

        Ondo egon zaite.

        Beste bateraño; berriz ikusteko ororea izan arte.

        Ikusi arten (sic).

        Urrena arte.

        Zurea naiz.

        Ez adiorik.

        Ez naiz despeditzen.

        Gau on.

 

aurrekoa hurrengoa