www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI itzelkarra

 

        INAZIO. Gaur goizean paratu dit, Jose Jauna, nere begian aurrean gure euskerazko itzkuntzaren burubide miñgarria.

        JOSE. Bai, Inazio, oroitzen naiz, eta ala da, eta onetan ere apaiz jaunak asko egin dezakete, ta erriak eta gure etorkiak oroipen au ere zor izango lioteke, eta ez txikiena alaere! Ea bada, jarraiogun goizean utsitako lanari. Gure asaba oroipen garrien usoak eta oitura onak berekin obietara eraman zituztenak ateratzen ez da errex, eta nekezagoa da oraindikan aien lekuan paratutako doakabeak lurperatzen; alare batak bezteari bizkarra emanik eta gere indar guztiakin egin bear degu alegiña nai deguna irizteko, bada «nai duenak geiago egiten du al duenak baño». Onetarako debekatu bear dira aurrena gaizki diran gauza guztiak, edo deitezkenak, pizkaka edo al dan moduan, zeren dan nekeza utzi eraiten gustoko gauzak, eta badira batzuek indarka debekatu ezin ditezkenak, eta orobat erautziak egiteko gogo geiago ematen dituztenak. Au da gure gaitzerako gizonari jatorriz datorkion etorkaia; baita ere dute berez aurrak eta gazteak geldi ezin egona. Batzuek joka, bultzaka, saltoka edo jokatzen egoteko gogoa dute, ta besteak abereak zirikatzeko ta zarrai farra edo arrabi erazitzekoa. Gaitza dago bada ona egiteko bidea erakutsi ta autatu eragitean. Gauzarik onena da bada eskolan erakustera, batez ere irakortzen. Ni preztatzen naiz borondate sendoarekin onetan serbitzera; jarriko det bide laburra ta txit erresa; ez maisuak bear duten bezin zabala, baizik eskolara joan ez ditezkenak ikasi litezken aiña, ta oientzat bakarrik ipiñiko ditut ondoren irakurtza batzuek. Ordea ez da asko nere laguntza; bear dira euzkerazko liburuak. Probintziak badauka moldetegia eta bere ama Diputazioak erain laizke onak eta merke ta biraldu errietara alkateai edo bikarioai uste dituen ainbat kostatzen diranean, eta deitzot igaroko ez dala ardit batetik pliego bakoitza, ta guziak pozik erosiko dituztela; ta nola dan obea ikastea gustoarekin, erraxa da autatzen bear dan gaia erlijio edo zilekindearen gañean, probintziaren edo erreinuaren kondaira, nobela deboto edo profano bertutezko irakasdea dauzkanak, eta abereak, soroak, zelaiak eta basoak nola ondo ta probetxu geiagorekin ateratzen diran. Leen esan dedan Prinzipeak egin ditu euskeraz makiña bat Ingalaterran, eta erraix eta merke ateralitezke moldetegian 500 milla kopi Probinziaren kostura.

        JOSE. Bonaparte gandik gauza onik ez genzake itxegon, ta gutxiago Ingalaterran egiñik, non ekidatzen dira obetanduro burnizko ta galtzaiuzko (naiz gureak bekain onak ez izan) eta liñozko gauzak; ordea donedea purrukatzen dute.

        INAZIO. Gauza ederrak dira ezin geiagoan; Joseren kondaira, Salomonen eta Aurren kantak, S. Markoren ebanjelioa eta Testamentu zarrean eta berrian daudenak; baitaere abere onaren doai egokiak, gure ta Bizkaiko eta Franziako izkuntzan. Euskaldunak eta batez ere Gipuzkoako erriak ez lukete billatuko adizkide maiteagorik Luis Luziano baño, ala bere lur ikusgarri ta naikaria gatik, nola bere jende lirain ta trebea gatik eta bere usario ta oitura gatik; eta oraindik geiago bere izkuntza miragarrizkoa gatik. Baña onela ez balitz ere, gauza onak artu bear ditugu naiz etsaien eskuetatik. Zure miña dator bere osaba Napoleon lenbizioa gandik; ordea arek ere, aginduzuen dozena urtean, odol asko ixuri bazuen ere, aurrera eragin zien ibilli zan erriai beste ainbeste lenagoko eunkideetan aiña. Gañera pagatuerazi zioten merezi zuen baño geiago.

 

aurrekoa hurrengoa