www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eiza

 

        Eizerako leku ona da au.

        Aurkitzen dira bertan uratarik?

        Zenbat eiz ill genduan emen igaz!

        Galgoak eraman ditzagun erbi batzuek irtetzen badira ere.

        Ez dirudi eguraldi ona.

        Eizik ez da agertuko.

        Basoan ala zelaiean ibilliko gera eizean?

        Zeñ zakur ederra daukazun or!

        Atso geldiera ederrak egin zidan.

        Nerea ez dago orren ongi erakutzia.

        Zure tiro biko eskopetaz kontentu zera?

        Zer numeroz serbitzen zera?

        Seikoaz.

        Geiegi da; eiza purrukatzen dezu.

        Perdigoiak aztu zaizkit.

        Emen dauzkatzu; tako batzuek emango didazu.

        Eskopetak karga ditzagun.

        Aurten asko ill dezu?

        Asko ez; badakizu eiztari ona ez naizela.

        Ixo! Oskarrek zerbait agertu du; gelditua dago. Beajun deiala! Eper bat da.

        Billazak! Ekartzak!

        Or paotx arte onetan dago eper banda bat.

        Goazen ara.

        Arrastoan parazu zure txakurra.

        Aztarnan ez dago.

        Utzi egiozu; karanba! Lastima da aiñ urruñ joan dirala.

        Sar gaitezen txara orretan, zergatik or etzan dira.

        Begira; gordeta dago.

        Faisanari tiraiozu.

        Sasi orretan gelditu da.

        Galtzea lastima litzake.

        Nere txakurra egaerazitzera dijoa.

        Ollagor bat ill det.

        Nai dezu atzeden piska bat erreten onetan, mutillak eiza ekarri bitartean?

        Gusto andiz, txit bero dago.

        Gaur gauean joango naiz aizetan zelatan egotea; guardak esan dit konejuak ugari daudela.

        Aditzen dezu tiro ori?

        Luis da txoriai tiratzen.

        Emen dago beste tranpa bat; kosario oiek dira peste egiazko bat.

        Nik arrapatzen badet bat!

        Boziñaren otza aritzen da urrutira.

        Bai: M-da otzo eizean.

        Batzuek ikusi dira... basoan.

        M-dauzka zakur asko.

        Ogei erbi zakur baño geiago dauzka.

        Eiza da bere pasioa.

        Estankearen ertzetik itzuliko gera etxera.

        Gusto aundiz; gaua gerturatzen ari da, eta eiztariaren goseaz nago.

        Juan, eiz au artzazu.

        Biurtu baño lenago eskopetak deskarga ditzagun.

 

aurrekoa hurrengoa