www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agertu bat

 

        Txintxerrian deitzen dute. Aldabak ots egin du.

        Joan zaite zein dan ikustera.

        Zoaz atea irikitzera.

        Urlia jauna da.

        Datorrela aurrera.

        Zenbat atsegin dedan zu ikusteaz!

        Asko zelebratzen det zu ikustea.

        Eun urte bada zu ikusitako poza izan nuela.

        Eskertzen dizut gu ikustera etorri zeralako.

        Txit maitagarria da guzaz oroitzea.

        Zu ikusteakin beti artzen degu poz bat.

        Zure laguntasuna txit maitagarria da guretzat.

        Artuzu jartokia, eserizaite.

        Jaun oni ipiñi zaiozu silla bat.

        Sofan eseri zaite.

        Ona emen silla, jarri zaite.

        Egirazu gusto esertzeaz.

        Eseri nai ez dezu piska bat?

        Berandutik berandura baizik etzera ikusten.

        Bildur nintzan zu ikusteko pozik ez izateaz.

        Denbora asko da zu ikusteko poza ez daukedala.

        Atzo joan nintzan zu ikusteko ororea izatea gatik.

        Orduantxe irten ziñan.

        Etziraten ezer esan.

        Asko sentitzen det etxen ez arkitu izatea.

        Uste det egingo didazula ororea nerekin baskaltzeaz.

        Nai dezu gurekin baskaldu? Esker milla.

        Asko agradezitzen det zure begirunea.

        Ezin dezaket poz ori iruki.

        Beste leku batean itza emana naiz.

        Ezin gelditu ninteke.

        Uste det barkatuko didazula.

        Bakarrik sartu naiz nola zauden jakiteko.

        Esker dizut agertzea.

        Zure begirunea agradezitzen det.

        Agertze onek poz andia eman dit.

 

aurrekoa hurrengoa