www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Baratza bat

 

        1. Frutak.

        Nai dezu baratzan jira bat eman?

        Gustu aundiz.

        Zer espaldera ederra!

        Marrubiak bere sazoian daude.

        Zer aranak dauden!

        Eta geriza asko dauzkatzute?

        Geienean faltatu dute.

        Uste det piku, intxaur eta almendra asko izango dirala.

        Nik ere ala uste det; baña nere baratzan ez daukat beiñere intxaur zurik eta ez almendrorik.

        Kanpoko udarak eta sagarrak ez dute aurten frutarik eman.

        Zer deitzozu maztiak?

        Oraindik ez da juzgatzeko denbora.

        Erri onetako matzak afamatuak dira.

        Zure maztia toki txit ederrean dago.

        Nere matzak besteak baño leenago eldutzen dira.

 

        2. Berdurak.

        Goazen berdurak ikustera.

        Au zerbaz!

        Etxean asko jaten degu.

        Koliflorak ere badauzkatzu.

        Esparragera ederra daukazu.

        Illar oiek loran daude.

        Beste leku batean bainan dauzkat.

        Babarrunak erein dituzu?

        Ernetaere badauzkat.

        Batzuek ernetzen ari dira.

        Or zer daukazu?

        Tipulak.

        Porruk eta batzurik badauzkatzu?

        Gauza bearrak dira.

        Erlo au espinakaz beterik dago.

        Bestean alkatxofak daude.

        Eta emen nere eskubian?

        Babak eta aruntzago zanaoriak.

        Ikusten det ensalada guzietatik dauzkatzula.

        Letxuga, mulabelarria eta eskarola dauzkat.

        Apiorik ez daukazu?

        Barkairazu; marrubi orien atzetik daude desea al daikezun aiña.

 

aurrekoa hurrengoa