www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Oetik altxatzean

 

        Nork deitzen du atean ain goiz?

        Nor da or?

        Atea irikizu.

        Ez dago itxia.

        Giltza bertan dago.

        Nola! Oraindik oean zaude?

        Jaikitzeko ordua da.

        Berealaxe altxako naiz.

        Zer ordu da?

        Bederatziak.

        Orantxen jo dute bederatziak.

        Nik ez nekien zer ordu zan.

        Atso astu egin zitzaidan erlojua maneatzea eta gaur goizean ostetan gelditu da.

        Ondo lo egin dezu?

        Txit ondo, eskerrik asko.

        Ez dakit nola lo egin daikezun ainbeste denboran.

        Ez naiz bada ain nagia.

        Bart txit berandu oira nintzan.

        Amabi ta erdiak ziran.

        Ni ere berandu oiratzen naiz, baña beti jaikitzen naiz seiretan.

        Oitura txit ederra da.

        Osasunarentzat txit gauza ona da.

        Nik zenbat eta lo geiago egiten dedan, gale geiago irukitzen det.

        Jeikitzen ez banaiz eznatu bezain laister loak artzen nau berriz.

        Zer eguraldi egiten du?

        Txit ederra.

        Zer deitzozu, joango giñake jira bat ematera?

        Uste dezu izango degula denbora gosaldu baño len?

        Igaro dezakegu ordu bete.

        Modu ortan jaikitzera noa, eta joango gera elkarrekin goizeko preskura artzera.

 

aurrekoa hurrengoa