www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Mediku ta gaxo bat

 

        Zer dezu?

        Erreuma daukat.

        Zintzurrean miñ det.

        Ezurretako miña daukat.

        Koliko bat daukat.

        Buruko miñ andia daukat.

        Gota daukat.

        Zañetako ikara eta biotzeko palpitazioak dauzkat.

        Jateko gogorik badaukazu?

        Ez jauna, beti gorako galea daukat.

        Ikusi miñgaña.

        Egarririk badaukazu?

        Bai, egarria badaukat.

        Aoa garratsa daukazu?

        Esnatzen naizenean beti garratsa daukat.

        Ibiltzen zera?

        Txit gitxi irtetzen naiz.

        Iru edo lau orduko paseo bat ematen det egunero.

        Ondo lo egiten dezu?

        Ez, begirik ez det izten.

        Sabeletik irteten zera?

        Denbora asko da miñ ori daukazula?

        Bost edo sei egun dira.

        Utzi egirazu pulsoa artzen.

        Kalentura daukazu.

        Sangri bat bear dezu.

        Dozena bat izain jarri bear dituzu...

        Oñetako bañu batek ez dizu gaitzik egingo.

        Errezeta jartzera noa.

        Botikara bidaldu bear da.

        Artzera noan medeziña zertzaz maneatzen da?

        Ruibarboaz, manaz, &.

        Medeziña ori artu dezaket baskal ondoan?

        Ez, baraurik artuko dezu.

        Egarria daukadanean zer edango det?

        Edan ezazu... tisana.

        Zer jan dezaket?

        Gaur ezer ez; biar ikusiko degu.

        Erremedio guziak baño geiago balio dute barauak eta soseguak.

 

aurrekoa hurrengoa