www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

I itzelkarra

 

        INAZIO. Egun on: uztarridi ederra dauka, Jose jauna: Jainkoak bedeinka dezala. Zer dio? ta, nola daude beorren etxeko guztiak?

        JOSE. Ondo zu serbitzeko, Jaungoikoari ezkerrak. Eta, zuek nola bizizerate?

        I. Guziok osasunarekin eta beorren galdez.

        J. Atsegindet; baitaere zure artaldea mardula ta galanta ikusteaz. Eta, zergatik nizaz eta nere etxekoaz galdetu baño lenago egin diezu diosala nere abereai?

        I. Menturaz aldakit! Zeren ala ikusi ta aditudedan. Gaizki aldago?

        J. Ezdet esan falta aundia dalako; baña arrazoia dutenak lenago dira ta ez dute aburra merezi ez dutenaren ondoren. Ez det orregatik esan nai oiek irrukitu bear ezdirala; eta leku ta eguraldi gaiztoarekin eta joka erabilli bear dirala. Ez orixe; lagundu beartzatee: busti ta oztutzen diranean igortu ta berotu, ta gose diranean jaten eman; ez utzi ta ez zatitu abererik, zergatik gauza askotarako serbitzen diguten eta esaguerarik ez duten; bada arima salbuta, gure umeak bezela dira, ta ni legegillea banintz gaztigu aundiak paratuko nituzke abereai eraldi txarrak ematen diezkenentzat. Piztiak bai, persegitu beardira, eta ill eizean animali ta egazti kanpokoak; baitaere etxekoetatik jateko beardiranak. Bañan gure senideak dira abere guztien gañetik, zeren diran begirakizun geiagoren diña; eta anziñako oitura ikusi (sic) ta egiñak utzi bearditugu arrazoizkoak ezpadira.

 

aurrekoa hurrengoa