www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ostatu bat

 

        Saloian jan nai dute jaun oiek, ala aparteko gela batean?

        Iguk gela bat, pake obean egongo gaituk.

        Igo bitez nai badute lenbiziko bizitzara eskillara onetatik.

        Mutill, mantel oiek etzeaudek garbiak.

        Aldatzera noa.

        Iguk zabau ta serbilleta fiñaguak.

        Kubiertoak jarritzak beste mai gañean.

        Betor lista.

        Emen dago, jaunak.

        Ekarzak onelako zopa ta ogi biguña.

        Kutxara aundi bat bear diagu.

        Zer ardo nai dute, jaunak?

        Ardo gorria.

        Arrai txit preskorik badago?

        Orantxe etorri da.

        Ekarriguk legatza ta amorraiak.

        Ekari (sic) plater garbi bat.

        Tenedorea ta ganibeta aldairek.

        Sakakortxo bat badek?

        Botellea tapa bage dago.

        Mutill, ipiñitzak emen pilloan plater, botella ta kopak, eta gerok serbituko gaituk.

        Naidute azarik, koliflorrik edo illarrik?

        Iguk esparraguak.

        Manteka txit preskua daguela.

        Ekarriguk beiaren solomoa zizakin eta ollasko erre bat berrokin.

        Basauntza ere nai diagu.

        Nolakua?

        Mostatza ekartzak.

        Txalaren ere oiek txit gaziak zeaudek.

        Eginzaiguk letxugakin ensalada bat, eta bota egiozkak, kaputxinak eta arrautza gogorrak.

        Ospiñ onek ezer balio ez dik.

        Olio onek usai txit andia zeaukak.

        Jaunak, Italiako olioa da.

        Izan litekek, baña denbora asko dek irten zala bere erritik.

        Saltserea eramaik.

        Iguk pabiak, pikuak, Amerikako piña bat, intxaurrak eta konpota.

        Nik nai nikek krema bat.

        Ekartzak aguardientea zeren egin nai diat naranjazko ensalada.

        Azukrea ez dago txit zea.

        Malagazko botella bat, nai badek.

        Emen daude kopatxoak.

        Ekarriguk kafea; txit beroa dagoela.

        Ekartzak kontua.

        Emen dago, Jaunak.

        To propinatzat.

        Bidez pagatuko diagu mostradorean.

 

aurrekoa hurrengoa