www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Liburugille bat

 

        Zure liburuen arrazoi bat badezu?

        Emen dauka gaur bertan egiña.

        Bertan billatuko ditu nere etxeko liburuak eta beste erreinutakoak.

        Erregutzen dizut erakutsi didazula obra berrienak gure izkuntzan.

        Emen dauzka Urliaren itz neurtuak; onelakoren biajeak; mai orren gañean daude ogeien bat ipui makiña bat autoreenak.

        Ipuirik nai ez det; ikusi ditzagun itz neurtu oiek.

        Alakoren kondairaren aurreneko zatia ere badaukat; baita zeraren komediak ere.

        Berorren gogoko ezer billatzen du?

        Filosofiko obra bat bakarra ere ez det aurkitzen.

        Barkabizat, jauna; listaren azkenean daude zienziak.

        Bufon ezkatu dizudana badaukazu?

        Ez daukat 18.an moldezkidatua baizik.

        Figura argiratuaz ederturik dago.

        Egirazu mesede erakusteaz.

        Itxura zerbait gustatzen zait.

        Enkuadernatua nai nuke.

        Zer gisako enkuadernazioa nai luke?

        Txal narruz enkuadernatua, edo badanaz, jazpeatua ta ertz urrezkoaz.

        Ongi da; alegiña egingo det zati oiek berorrek deseatzen dituen bezela egiteaz.

        Rusiako narruz egindako enkuadernazio polit batzuek erakutzi egirazu.

        Orain daukagun ederrena ori da.

        Mota au txit gustatzen zait.

        Kolore guzien prezioa berdiña da?

        Berdin berdiña; koloreak ez du gora beratzen balioa.

        Modu orretan tafilete berdez naiena det.

        Zerbait geiago bear du?

        Nai nuke alako...bat.

        Lanzezko bat dauket eta ez da garizti.

        Berri bat naiago det.

        Ezin diteke zeren guztiak aitu diran.

        Ez da berriz moldetegitzeko asmorik?

        Ez det uste egingo dala.

        Liburu txit bearra da.

        Engañatzen nintzan; moldetegian dago; baña ez dakit noiz bukatuko dan.

        Orduan naiogo (sic) det zuk daukezunaren jabe egiñ.

        Zenbat nai dezu bera gatik?

        Emango diot berreun errealean.

        Berririk kozta zan baño geiago da.

        Ain gutxi gelditu dira eze egunero goratzen ari da.

        Merkeago ezin eman daikezu?

        Ez jauna; ondo merkea da.

        Apartatu ezazu eta bidaldu egirazu kontuarekin, eta pagatuko diot eramaten duenari.

 

aurrekoa hurrengoa