www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Modista bat

 

        Modako txapel bat nai nuke.

        Ikusi ditzagun zer moda berri dauzkatzun.

        Txapel itxura guzietakoak emen dauzka.

        Emen dauka terziopelo beltzezko bat; aizkeneko modakoa da.

        Txapel oien itxura txit txikia da.

        Txapel oiek aldamenetatik irtenegiak daude.

        Moda da, andrea.

        Txapel raso zurizkoak beti usatzen dira?

        Bai andre, baña krespoi zuriak geiago.

        Italiako lasto errozeta zuriz guarnezituta dagoen txapel ori ekatzu.

        Au probatzen utzi bizat.

        Ez nekatu, etzait gustatzen.

        Itxura laburra ta egalak estuak dauzka.

        Txapel zuri luma duna artzen det.

        Zeñ ederki datorkion!

        Itxura luzea txapelai egiteak irauten du?

        Batzuek ikusten dira.

        Ingelesan itxurakoak asten dira berriz agertzen.

        Gorruak ere ikusi nai nituzke.

        Loraz edo errozetaz guarnezituak nai ditu?

        Orain lorarik ez da usatzen.

        Barka bizat, andre; oraindikan asko ikusten dira.

        Lumaen boga orantxen da.

        Enkajezko belo ederrak ikusi nai ditu?

        Nik Bruselazko enkaje txit ederrezkoak dauzkat.

        Emen dauzka sedaz bordatutako mantal politak, pañuelo gaiñgañeko ederrak.

        Ridikuluak eta bolsak ikusi nai nituzke.

        Emen daude txit politak.

        Abanikurik edo goanterik ez du bear?

        Bordatzeko seda bear det.

        Erakutsi egirazu zer kolorezkoak dauzkatzun.

        Kolore au txit eroria da.

        Besterik ez daukazu?

        Au ongi etorriko zait.

        Ezlejitu dedan guzia gaur bidaltzez mesede egirazu.

 

aurrekoa hurrengoa