www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sastre bat

 

        Berorren sastreak itz egin nai dio.

        Datorrela aurrera.

        Bear bezela zatoz, kasaka bat nai nuke.

        Kasaka baten neurria artzeko deitu erazi dizut.

        Ongi da; neurria artzera ninjoakio.

        Nola egitera nai du?

        Orain usatzen diran bezela egizu.

        Txaleko bat eta pantaloi bat nai ditu?

        Bai, soñeko oso batentzat oiala daukat.

        Muestrak nerekin neuzkan.

        Ikusi dezagun; lebita bat eslejitu nai nuke.

        Mota guzien muestrak dakazkit; berorri geiena gustatzen zaion bat eslejitu dezake, jauna.

        Berdeak txit ongi emango lioke.

        Zeru koloreko urdiñ au gustatzen zait zerbait.

        Baña laister galtzen dan kolorea da.

        Au? barka bizat; nik erantzuten diot.

        Zer motako botoiak nai ditu?

        Gai bereko botoiak, ala sedazkoak nai ditu?

        Naiago ditut botoi doratuak kasakarentzat eta sedazkoak txalekoarentzat.

        Pantaloiak nai ditu txit goitik?

        Ez txit goitik eta ez txit beetik ere.

        Zabal edo eztu nai ditu?

        Zer bait estutxo eta beetik irikiko diozu piska bat.

        Nai du trabillak justu jartzea?

        Galdetu bearrik ez dezu.

        Beste txaleko bat bear det.

        Sedazkoa edo kasimirazkoa nai du?

        Kasimirazkoa baldin badezu, senzilloa.

        Utzi bizat esaten kasimira dobleak askoz geiago irauten duela.

        Ongi da, korriente; bañan ez aztu larunbat goizerako guzia bear dedala.

        Guzia idukiko du larunbatean goizeko zortziretako.

        Berorren kasaka dakarte, jauna.

        Eta pantaloia ta txaleko biak?

        Guztia emen dago.

        Ongi larritzen adi nintzan.

        Atzegin det itza bete didazunean.

        Bederatzietan bear det.

        Zortzirak baizik ez dira.

        Ez dauka aserratzeko notiborik.

        Ikusi dezagun kasaka nola dijoan.

        Probatu egirazu.

        Txit ederki datorkio.

        Dauka eziñ obeto.

        Gorputzean egoki dagokio.

        Maukak zabalegi ez daude?

        Orañ orrela eramaten dira.

        Estuegi dagokit.

        Sorbaldapetan estutzen naute.

        Gorputzean luzetxo iduritzen zait.

        Orrela usatzen da.

        Aldamenetan zimurrak egiten dirate.

        Ori aurreneko momentuan bakarrik da.

        Ordu bi barru ori igaroko da.

        Obeto jantzirik sekula etzan egongo.

        Nekeza da neurri obean egitea.

        Pantaloia ongi dago, baña txaleko au irikiagi dago.

        Bestea naiz laburra, geiago gustatzen zait.

        Zuek sastreok sekula ez dezute arkitzen zuen lanetan faltarik.

        Itzuli egirazu laister.

        Kapa bat ere bearko det.

        Muestra berrienak ekarriko ditut.

 

aurrekoa hurrengoa